Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-11-23 -- 1921.zenb

Jakoba Errekondo

Malerrekatik idazten didan lagun batek dioen eran "xauxa" edo pagotxa bezalatsu gure ukuilu eta hazienden majera, trabesa eta bazka-lekuetatik desagertu den landarea da ailorbea edo, Beterrin diogun eran, allubrea, Trigonella foenum-graecum.
Asian du jatorria ailorbeak. Asirioen garairako landare preziatua zen, K.a. XV. mendeko Egiptoko dokumentuetan aipatzen omen dira bere sendagaitasunak eta duela 3.328 urte bere haziak jarri zizkioten Tut Anj Amon edo Tutankamom faraoiari hilobian. Erdi Arorako Mediterraneo osora zabaldua zen kultura arabiar eta asiarrekin batera. Hedapen haren aztarna, hor topatuko dituzu ailorbea eta bere generoko beste batzuk hego muturreko lurretan, Ebro inguruko lurretan, soro bazterretako landaredian nahasirik.
Egun ia Asia hego-mendebaldean eta Ekialde Ertainean bakarrik lantzen da. Hosto berde edo lehorrak eta haziak usu erabiltzen dira Indiatik Turkiarainoko tarteko sukaldeetan.
Pagotxa, hirusta eta alpaparen tankerako landarea da, horiek bezala Leguminosen familiakidea. Kasta honetako landareok bi ezaugarri dituzte nabarmen: bizi diren lurra landareen berdea belzten duen nitrogenoz aberasten dute eta hazienda jendea hazteko eta osasuntsu izateko paregabeak diren proteinaz lepo den jaki dira.
Ailorbeak era badu ondo berea duen ifrentzua, ordea: landareen eboluzioan bakoitzak erabili nahi zuen usaina behin betirako aukeratu behar izan zuenean bere lagun min akerrarenaren ahal zuen antzekoena hautatu, alajainena; gure moko gero eta finagoentzat okaztagarria! Hemendik ailorbeak gure artean duen ospearen bikoitza: batetik haziendarentzako jaki mundiala eta bestetik jaten duen hazienda horren okelari edo esneari eransten dizkion zapore eta usaina. Batzuk usain gozoa dela diote ûAsiar erara garatutako aho-sabaia izango dute...û, askori goragalea eragiten omen die...
Gezurra badirudi ere, sendagai gisa gero eta erabiliagoa da bere hazia, nekeak, gaixotasunek edo anorexia mentalak sortutako argaltasun kasuetan, batik bat. Honetaz gain larru azaleko hanturak eta gehiegizko azukreari aurre egiteko, bihotzean duen eragin kronotropo ona eta abarrengatik sendabelar ezagunenetakoa da, duela milaka urte dagoenerako Hipokratesek zioen bezala.

Jabier Agirre

udazkenean abian jarriko duten biotxipak hiperkolesterolemia detektatzen lagunduko du, test genetiko argi eta zehatz baten bidez. Eta beste hainbatetan ez bezala, hemen, gure artean, jarriko da martxan. Duela laupabost urte hasi zituzten ikerketa lan arrakastatsuen ondorioa da abian jarriko duten plana. Tresna berriari esker, Espainiako autonomia guztiak batera hartuta 100.000 gaixotik gora eragiten dituen gaitza ûhiperkolesterolemia familiar monogenikoa izenekoaû diagnostikatu ahal izango da.
Autonomia erkidego guztietako 72 ospitale aritu dira lanean urteotan, gaitza (kolesterolaren odoleko maila oso altua izaten da) sortzen duen geneak biztanleengan eragiten dituen ondorioak ezagutzeko ikerketa handi bat burutzen. Eta ospitaleen lanaren ondorioz 143 mutazio genetiko diferente identifikatu ziren, horietatik 54 mutazio bertako biztanleen ezaugarriak edo espezifikoak izanik. Aurkikuntza horretatik abiatuz, gaitza zein pertsonek jasaten duten zehatz-mehatz diagnostikatzeko modua emango digun biotxipa jarri zuten martxan.
Afektatuek hiru euro ordainduko dituzte hilean, tratamenduaren kostu errealaren %10 besterik ez. Gaixotasun hori da biztanlerian usuena den gaitz genetikoa, hereditarioa, eta bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere agertzen da. Diagnostikoa garaiz egitea, beraz, ezinbestekoa da gaitza kontrolatzen ez bada, trastorno kardiobaskular goiztiarrak (horien artean infartuak dira larrienak) eragin ditzakeelako.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan