Joseba Agirreazkuenaga
Alboan ipini dugun argazkia aski ezaguna da; argazkiaren eskuineko zatia bederen. Sabino Aranaren inguruko testu eta liburuetan behin eta berriro agertu da. Guk, esaterako, LARRUN aldizkariko azken azalerako aukeratu genuen. Bertan Aranaren profila garbi ikusten da, serio, infinitura begira balego bezala. Argazki osoaren kopia bat eskuratuz gero, ordea, Aranaren begiradak badu helmuga: Nikolasa Atxikallende Iturri emaztea, argazkia atera zenean oraindik emaztegai zena. Oso gutxi dakigu, ordea, euskal nazionalismoaren sortzailearen emazteaz. Ahaztua izan da, edo propio baztertua. Ezkondu aurretik Aranaren inguruko gutxik eman zuten ontzat Sabinoren hautua. Honen heriotzaren ondoren ere ez zuen babes handirik lortu eta egiatik urrun dagoen zurrumurruren bat ere zabaldu da urte luzez. Aranaren heriotzaren mendeurrenean, emazteari eskaini dizkiogu ondorengo orriak.
guztia irakurri
Nagore Irazustabarrena
Nikolasa Atxikallende-ren berri luze emateaz gain, Mari Karmen Aizpuru ilobak Gernikako etxean hartu gaitu. Nikolasaren oinordeko izanik, urte luzez ederki gorde eta zaindu ditu senar-emazteen objektu eta altzariak. Gernikako pisuan museo txiki bat du Mari Karmenek.
guztia irakurri