Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Ailorbea eta akerra

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1921. alea
2003-11-23
alde 0    kontra 0

Malerrekatik idazten didan lagun batek dioen eran "xauxa" edo pagotxa bezalatsu gure ukuilu eta hazienden majera, trabesa eta bazka-lekuetatik desagertu den landarea da ailorbea edo, Beterrin diogun eran, allubrea, Trigonella foenum-graecum.

Asian du jatorria ailorbeak. Asirioen garairako landare preziatua zen, K.a. XV. mendeko Egiptoko dokumentuetan aipatzen omen dira bere sendagaitasunak eta duela 3.328 urte bere haziak jarri zizkioten Tut Anj Amon edo Tutankamom faraoiari hilobian. Erdi Arorako Mediterraneo osora zabaldua zen kultura arabiar eta asiarrekin batera. Hedapen haren aztarna, hor topatuko dituzu ailorbea eta bere generoko beste batzuk hego muturreko lurretan, Ebro inguruko lurretan, soro bazterretako landaredian nahasirik.

Egun ia Asia hego-mendebaldean eta Ekialde Ertainean bakarrik lantzen da. Hosto berde edo lehorrak eta haziak usu erabiltzen dira Indiatik Turkiarainoko tarteko sukaldeetan.

Pagotxa, hirusta eta alpaparen tankerako landarea da, horiek bezala Leguminosen familiakidea. Kasta honetako landareok bi ezaugarri dituzte nabarmen: bizi diren lurra landareen berdea belzten duen nitrogenoz aberasten dute eta hazienda jendea hazteko eta osasuntsu izateko paregabeak diren proteinaz lepo den jaki dira.

Ailorbeak era badu ondo berea duen ifrentzua, ordea: landareen eboluzioan bakoitzak erabili nahi zuen usaina behin betirako aukeratu behar izan zuenean bere lagun min akerrarenaren ahal zuen antzekoena hautatu, alajainena; gure moko gero eta finagoentzat okaztagarria! Hemendik ailorbeak gure artean duen ospearen bikoitza: batetik haziendarentzako jaki mundiala eta bestetik jaten duen hazienda horren okelari edo esneari eransten dizkion zapore eta usaina. Batzuk usain gozoa dela diote ûAsiar erara garatutako aho-sabaia izango dute...û, askori goragalea eragiten omen die...

Gezurra badirudi ere, sendagai gisa gero eta erabiliagoa da bere hazia, nekeak, gaixotasunek edo anorexia mentalak sortutako argaltasun kasuetan, batik bat. Honetaz gain larru azaleko hanturak eta gehiegizko azukreari aurre egiteko, bihotzean duen eragin kronotropo ona eta abarrengatik sendabelar ezagunenetakoa da, duela milaka urte dagoenerako Hipokratesek zioen bezala.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1920
 
azala1919

1921 zenbakia.
2003ko azaroaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia