Zer da... Stock options
Daniel Udalaitz
Stock options (akzioen gaineko akzioak) termino anglosaxoia da, eta maiz baliatutako formula, Burtsa ongi joan denean, Amerikako Estatu Batuetan nahiz Europan, eta orain baita Espainiako estatuan ere. Telefonicak, BBVAk, eta orain Antena 3ek, beren exekutiboei ordainsariak pagatzeko baliatu izan dute. Enpresako zuzendaritzakoak sustatzeko formula da, enpresarentzat ahalik eta emaitzarik hoberenak lor ditzaten, bai eta Burtsako balioaren kotizazioa gehitzeko ere. Eta, bide batez, zuzendaritzakoak konpainiarentzat leialagoak izatea lortzeko. Zuzendaritzakoei konpainiako akzioak erosteko aukera ematen die, epe jakin batean ûhiruzpalau urtetik aurrera, esate baterakoû, baina oraingo prezioetan. Konpainia horrek zenbat eta balio handiagoa lortu Burtsan, zuzendaritzakoek orduan eta ordainsari handiagoak bereganatuko dituzte, plusbalioak gehitu egingo baitira. Konparazio batera, sozietate batek enpresako 100 akzio eskaintzen dizkio zuzendaritzako bati, bakoitzaren prezioa 10 eurokoa denean. Hiru urteren buruan, akzioen balioa 15 eurora igo da, eta, orduan, zuzendaritzakoak 1.000 euroan eros ditzake, merkatuko balio erreala 1.500 eurokoa bada ere. Beraz, akzioaren balioa asko igotzen bada, stock option horien onuradunek diru asko irabaziko dute; igotzen ez bada, berriz, ez dute ezer irabaziko.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.