Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-11-16 -- 1920.zenb

Oleaga

Joxe Mari Ostolaza

Xabier. Etxean dugu. Berean, maizter. Egunero beharko du jasan kalabozoen dolarearen klaustrofobia, bizi osoan seguru aski berarekin bidaide izango duena. Eta ni, buruak hogeita hamabost urte atzerago narama, Gipuzkoan salbuespen egoeran eduki gintuzten garai hartaraino. Pasaportea eta kotxea ibiltzeko baimena kendu zigutenekoa. Egunero behar genuen komisaldegia bisitatu. Tenteena ere makurrarazteko propio egina. Egunero beldur bera, barnean utziko ote gintuzteneko hura. Sinatu, inguruko polizien arteko gure ustezko ele trufagarriei paso egin eta kanpora. Bost bat minutuko dardarizoak ez zigun berehala abandonatuko. Ez ginen bakarrik joaten, badaezpada ere, holakotan lagun baten anparoan ibiltzea nahiago. Polizien txandakatzearen arabera erabakitzen genuen noiz joan, horietan ere diferentziak bai baitaude eta aste bat nahikoa baitzen zerriak eta urdeak bereizteko. Zerrien txanda genuen noski hautatzen. Ez da hau ez zozokeria. Eta gu laguntzera etortzen ziren haiek ez genituen bizkartzainak, ez zuten beren ogibidearen truk belarria erakusten. Lagunak genituen soilki, gu lagunduz beren lasaitasuna eta zerbait gehiago arriskuan ematen zutenak. Beraiek ez dakit baina nik ez ditut ahantzita.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan