2003-11-16 -- 1920.zenb
Asier Agirresarobe / Muskilda Tellabide
Gipuzkoako Aiako Harriaren hegoaldean, Lesakako lurretan, Endara errekaren bailararen inguruan ezkutatzen diren iraganeko zenbait kontu ezagutuko dugu. Historiaurreko mairubaratzeak eta aspaldian ustiatu ez diren meategiak ikusiko ditugu. Karlistaldien eta Gerra Zibilaren pasadizoen eta kontrabando eta bide zaharren inguruan sortu ziren benta edo ostatuetara ere egingo dugu txangoa. Gainera, Gipuzkoa eta Artikutzatik gertu dauden edo mugakide diren zenbait tontor igotzeko aukera izango dugu: Kopakoarri, Agina, Bidango gaina, Bianditz eta Errenga.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa