artikulu nagusira itzuli
Jose Arocena, itsasoko kazetaria: "Arrantzaleek merezi zuten 'Le sale boulot' liburua"
Prestige Le sale boulot argazki liburuaren egilea zara. Nondik nora liburu hau?
Erikaren petrolio-ontziaren urperatzeak ekarri zuen hondamendiari buruz ez zen deusik egin, ez zen lekukotasun grafikorik argitaratu. Itsasoan ari garen kazetariak kezkatuak ginen. Prestigeren katastrofea gertatu zenean Erikak utzi zidan arantza atera nahi nuen eta lekukotasun grafiko hau burutu dut arrantzaleen gorazarre gisa. Arrantzaleek egin duten lan alimalea ez dadin ahantzi nahi nuke.
Prestigeren hondamendia erakusten duten 2.000 argazki dituzu. 200 liburuan daude. Miarritzen erakusketa bat paratu duzu, bestalde.
Bai. Miarritzeko Itsas Museoan. 70x50eko 22 argazkiz osatutako erakusketa zabalik dago irailaren 23tik datorren urtarrilaren 4ra. Aurrerantzean, erakusketa bera Parisko Senatuan zabaldu nahi nuke, ahalegin horretan ari naiz. Hegoaldera ere eraman nahi nuke, baina itsasertzeko herrietako areto txikiagoetan jartzeko.
Kostu handiko lana egin duzu. Irabazpen gutxi horretatik, beraz?
Irabazpenik batere. Liburuaren gastuak estaltzeko doi-doia. Dirurik ez badut galtzen, kontent. Arrantzaleek lan hau merezi dute ordea. Pentsa, arrantzaleek beraiek 20 liburu erosi zituzten eta Sextanek Prestigeri buruz osatutako txostenarekin batera igorri zizkieten Frantziako diputatuei. Horrek poz handia eman dit.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.