Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2003-11-09 -- 1919.zenb

artikulu nagusira itzuli
Marmol harrobiek eman zieten bide kareharri esplotazioei


Kareharria esplotatu aurretik, marmola ateratzen zuten Maņarian. Marmol hori Errioxako Kukullako San Millango monasteriora heldu zen, bertako mahaia marmol beltzez janzteko. Madrilgo Errege Jauregira ere eraman zuten marmol ospetsua. Hara bidalitako marmol zutabe bakoitzeko sei hilabeteko bidaia egin behar izaten zuten langileek. Gaur egun, ostera, harrobi horiek abandonatuta daude.



Fits zuriak zituen marmol beltzak ospetsu egin zuen Maņaria, XVIII. mendeko dokumentuek jasotakoaren arabera. Hamar orduko lanegunak izaten ziren orduan. Lana, gainera, oso gogorra zela gogoratzen dute maņariarrek. Izan ere, baserritarrek hargin moduan ere jarduten zuten, etxeko lanak amaitu eta gero. Marmola ateratzeaz eta lehenengo tratamenduaz arduratzen ziren baserritarrak. Hargina, berriz, herritik kanpokoa izan ohi zen, lan horrek hezkuntza eskatzen zuen-eta. Iņaki Beitia historialariak azaldu bezala, neguan ez zen lanik egiten. Euria eginnez gero, marmola ateratzea oso arriskutsua bihurtzen zen. Lan egiten ez bazuten, baina, ez zuten kobratzen. Lan baldintza gogor horietan jarduteak zenbait behargini silikosia eragin zion.



Industria iraultzaren ondoren, makinek aurreko beharginen lana egiten zuten. Orduan, langabezia areagotu zen Maņarian, dagoeneko ez zutelako euren premiarik. 1974ko krisi orokorraren ondorioz, marmol harrobiak abandonatu ziren.



Iņaki Beitiak azaldutakoaren arabera, marmola ateratzeko ekoizpen sistemak natura errespetatzen zuen. Prozesu garbiagoa zen, kareharri harrobiekin alderatuz gero. Hala ere, denbora gehiago eskatzen zuen, beharginen eskulanean oinarritzen baitzen. "Marmol beltzaren bost zentimetro ebakitzeko, hamar ordu behar ziren, hau da, lanegun osoa", adierazi du Beitia historialariak.



Maņariko Udalak industria ondare hori berreskuratzeko asmoa baduela adierazi du Javier Arteaga alkateak. Hiru harrobi badaude ere, lurzoru horiek ez dira Udalarenak. Alderantziz, jabe pribatuen eskuetan jarraitzen dute.



Bizkaiko iraganaldi industriala gordetzeko zenbait saio egin da azkenaldian. Gallartako Meatzaritza Museoak aurreko mendearen berri ematen du. Herritarrak enplegatzen zituen jarduera azaltzen die museoak euren ondorengoei. Tradizioaz gain, herritartasuna osatu zeneko garaiak berreskuratzeko ahalegina da.



Maņariko marmol harrobiak ezagutarazteko jardunaldiak antolatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak iaz. Industria ondareak esplotazioak eta natura berriz elkartzen ditu. Gizakiak landutakoa naturara bueltatzeko saioa da, hain zuzen.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan