2003-11-02 -- 1918.zenb
Labanaren ertzean bizi dira Sonia Gonzalezen "Ugerra eta kedarra" nobelako pertsonaia nagusiak, neska bi. Labanaren ertzean, batez ere droga kontuagatik. Behin baino gehiagotan Kat gazteak Bilboko Erriberan duen etxeko leihotik begiratzean La Naja azpiko yonkiak ikusten ditu, eta pentsatzen jartzen da Ebek eta biak nolako suertea daukaten haien moduan ez egoteagatik. Beraiek ere beti dabiltza gora eta behera, baina dirua daukate, etxea, ez daude hain galdutaā oraindik! Baina horren beldur dira. Urrats bat gehiago eman eta beste yonki horien moduan bukatzeko beldur dira. Drogak hartu ahal izateko, diru pila behar dute, eta diru hori ateratzeko -lanik egin gabe, jakina- zer edo zer egin behar, horrek dakarren arrisku guztiarekin. Hona, laburbildurik, Sonia Gonzalezen nobela bizkor bezain zirraragarri honen oinarrian dagoena.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa