Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-11-02 -- 1918.zenb

Koldo San Sebastian: «Euskal nazioak nazionalistez eta ez nazionalistez osatua behar du»

Pilar Iparragirre

»Enderezando el bucle»ren arrazoiak?

Nire ustez, euskal nazioak nazionalistez eta ez nazionalistez osatua behar du. Ezin da batzuen edo besteen euskal nazioa eraiki. Ezin daiteke euskal nazioa egin antinazionalismotik edo antikonstituzionalismotik . Izugarri atsegingo nuen zer edo zer egin nahian nenbilen, eta Jon Juaristik eman zidan aukera hori. Urte asko dira Jon Juaristirekin bat ez etortze beroan nabilela -berak "Tribuna Vasca"tik eta nik "Deia"tik iritzi trukaketa egiten genuenetik-, eta berak "El bucle melancólico" plazaratu zuenean, aukera hori eman zidan. Baina sekula ez nuen hari ekiteko une aproposa aurkitzen, neure buruari galdetzen niolako ea eskubiderik ba ote nuen inorekin sartzeko, hori eginez gero besteari zerbait gerta dakiokeelako, arma baten miran jartzea, kasu. Nik uste dut edonorekin bat ez etortzeko eskubidea dudala, eta edonor horrek ere eskubidea duela hori horrela izateagatik ezer ez gertatzeko. Azkenean atera dut liburua, eta norbaiti balio izatea espero dut.

Zertarako, zehazki?
Bata bestearekin bat ez etortzen bakean jarraitu ahal izateko, gutxienez.

Zer aurkituko du irakurleak liburuan?
Jon Juaristiren "El bucleą" liburuak izandako berrargitalpen bateko hitzaurreari ematen diodan erantzuna. Hitzaurre horretan Jon Juaristik Miguel Angel Blancoren hilketaren erantzukizun nagusia Sabino Aranari leporatzen dio. Eta nola ni ez nagoen horrekin ados, erantzun egin diot.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan