Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Hotzaren beldur

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1918. alea
2003-11-02
alde 0    kontra 0

Eguna berez gutxitxo mozten ari nonbait eta ordularietan are eta motzago denaren zantzua hartzen zaio hemendik aurrera. Gainean dugu konturatzerako neguko solstizioa, urteko egunik motzena eta gaurik luzeena, alegia.

Behin urte garai honetatik aurrera, izotzaren distira zurizta nonahi bistaratuko da, itsasotik zenbat eta urrutiago orduan eta nabarmenago, bai eta erreka zuloetan goietan baino.

Orain arte kanpoan gozo bizi izan diren landarean nora-nora, babesen batera erretiratzeko sasoia da. Landareek beraiek hauxe erakusten digute: badira, "erreginaren zintzilikarioak" eta kalak kasu, sustraietan erreserbak pilatu eta neguak erretzen dizkien hosto eta zuztarren babesean hurrengo udaberrian berritu arte negua lasai igaroko dutenak. Lorontzietan izan ditugun geranio eta antzekoak negua sentitu bai, baina izotzak inola ere jipoituko ez dituen lekuren batera jaso behar dira. Aterpe xume bat nahikoa da: goiko balkoiarena, ataria, ganbara... Nahi izanez gero landare berriak ere orain sor daitezke: landarearen muttur xamurrenenetik aldaxkak moztu eta luberria duten ontzietan landatu. Honela udaberriari aurrea hartuko diogu, baina negu luzean ederki zaindu beharko dira, itsatsi eta iraun dezaten. Nik lan hauek gerorako uztea nahiago dut. Landareak oso-osorik utzi orain, udaberrian izerdi berria mugitzen denean zein zuztar erre den eta zeinek bizirik iraun duen nabarmena izango da. Orduan kimatu: erretakoak berdea non duten handik eta osorik erre badira ipurditik; berde iraun dutenen artean orduan aukeratu aldaxketarako kimuak eta udaberriarekin ziztuan itsatsi eta haziko dira landare berriak.

Badira lurrean landatuta, negurako mugitu ezin izango ditugunak, baina era batera edo bestera nola-hala babestu beharko ditugun landareak: zitriko jendea, buganbilak eta abar. Hauei apropos eraikitako aterpeak antolatu beharko dizkiegu. Bi gomendio: aterpean arnasa lasai hartzen utzi eta enborra zakuarenaren tankerako oihalen batekin ondo bildu ahal den goraino, landarea erretzen bada ere enborra sanatuz gero erraz berrituko baita.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1917
 
azala1916

1918 zenbakia.
2003ko azaroaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia