Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-10-26 -- 1917.zenb

Hitz bitan

Manolo Arozena bertsolariaren ustez, «Txapelketetan emaitza onak lortu nahi badituzu, zeure buruarekin lan handia egin behar duzu. Bertso eskolan ikasita ere, bertsolariak bakarrik lan handia egin behar du (...)». Hitzok «Berria»n argitaratu ziren.
Joxean Agirrek esanak dira hauek «Beterriko Liburua»n: «Nekea eta sormenaren artean badago halako harreman ćarraroĆ bat: gehiegi deskantsatzen baduzu, moteldu egiten zara, ez dago sormenik».
Aldizkari berean Patxi Zubizarretak zera zioen: «Uste dut idazleok irakurketaren apologia egiten dugula, eta seguruenik idazketaren apologia egin beharko genuke gehiago».
Dionisio Amundarainen hitzak dira hauek «Zabalik»en jasoak: «Gizarteak egin behar die presioa agintariei euskararen aldeko gauzak egin ditzaten, behetik gorakoa izan behar du presioak, inork goitik beherako inposiziotzat har ez dezan».
Anjel Alkainek «Berria»n: «Teatroetako ateak bi metrokoak badira, ezin da lau metroko piezarik sartu».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan