Nahiz eta Euskaltzaindiaren arauak, hiztegiak, gramatika eta gisako liburuak kontsultatu, askotan zalantzak izaten ditugu euskararen joskera, termino, aditz eta abarren inguruan, ez baitaude inon zehaztuta. Eta halakoetan ez dugu jakiten nora jo. Horiexek argitzeko aukera eskaintzen du, hain zuzen, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE) Duda-muda zerbitzuak.
Zalantzak argitzen dihardu Duda-muda zerbitzuak 1998ko ekainetik, ahal izan duten guztietan behintzat. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskainitako zerbitzua da eta edonork egin ditzake kontsultak, www.ivap.com/eusk/dudamuda/dudamuda2.htm helbidetik mezu elektroniko bat bidalita. Izan ere, zalantzak argitzeko zerbitzu hau telematikoa da.
Ez da datu-base terminologiko bat, ikerketa talde batek administrazio eta lege arloko terminologian eta hizkeran sor daitezkeen zalantzak argitzeko eskaintzen duen zerbitzua baizik. Hiru lan taldetako 6 pertsona dabiltza bertan lanean: IZOko Itzulpen ataleko bi langile, erakunde bereko Terminologia saileko beste bi eta HAEEko Administrazioko Hizkera ataleko bi langile. Bost urtetan 4.000 kontsulta jaso dituzte, lau bat egunean, batez beste.
Duda-muda sortu aurretik ere, eskaintzen zuten zerbitzu hori. Telefonoz eta faxez jasotzen zituzten kontsultak. Sail bakoitzak bere kabuz egiten zuen lan ordea. Guztia koordinatzeko premia sumatu zuten eta halaxe sortu zen Internet bidezko Duda-muda zerbitzua.
Zalantza motak
Duda-mudako langile batek adierazi digunez, denetariko zalantzak jasotzen dituzte: itzulpen unitateak, terminoen ingurukoak, gramatikakoak, estiloari buruzkoak, idazki ereduen gainekoak... Jasotakoan, dagokion sailera bideratzen dute: Terminologia sailera, Administrazioko Hizkera sailera... Bestalde, zalantzak hiru mailetan sailkatzen dituzte: errazak, nolabaitekoak eta zailak. Normalean egun bateko edo biko epean argitzen diote kontsulta egileari. «Zalantza batzuk ikerketa eskatzen dute eta bizpahiru egun ematen ditugu eta inoiz astebete ere bai. Eta batzuk ezin izan ditugu erantzun», esan digu.
Bezeroaren profila
Kontsulta egin aurretik
![]() |
|
||||
1916 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa