Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-10-19 -- 1916.zenb

Izenak

Ruper Ordorikaren bakarkako bederatzigarren lana plazaratuko du hil honen bukaeran Metak diskoetxeak. Diskoak «Kantuok jartzen ditut» izango du izenburu.

Victor Moreno idazle eta irakasle nafarrak «Leer con los cinco sentidos» liburua kaleratu du Pamielaren eskutik. Lana guraso zein irakasleei zuzendua dago eta hezkuntza erakundeek eskaintzen duten hezkuntza literarioari aurre egiten dio.

Gure Artea sariko irabazleak izan ziren iaz Jon Mikel Euba, Jose Ramon Amondarain eta Pepo Salazar. Hiruen lan berrienak Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan paratu dituzte urtarrila arte. Aurrerantzean Gure Artea deialdian saritutako lanen egoitza izango da Artium. Horrez gain, eta lehen aldiz, saritutako lanak Espainiatik kanpora irtengo dira. Izan ere, hiru artisten lanak Berlinen izango dira datozen otsaila eta martxoan.

Theatre des Chimeres Miarritzeko taldeak, Donostiako POK produkzioak eta Theatre de lÆEfhemere talde frantziarrarekin batera Bertol Brecht-en lan bat taularatuko du 2004ko urrian. «Kaukasiar klerazko zirkulua» da estreinatuko duten lana eta bertan aktore frantziarrek, espainiarrek, kubatarrek eta irlandarrek parte hartuko dute euskaraz hitz eginez.

La Buena Vida talde donostiarrak seigarren diskoa aurkeztu berri du Donostian. «Album» da lanaren izena eta Sinnamon Bartzelonako zigiluarekin plazaratu du.

David Barberoren «Bigotillo» kabaret satirikoa estreinatuko dute abenduan Iruñeko Mira antzokian.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan