Astekaria

 Hiruko Txikian 

Cuevas

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


1916. alea
2003-10-19
alde 0    kontra 0

Espainol enpresaburuen sindikatuko nagusiak, xefak, Aznarri emandako aholkuan hordagoa jo du. Egunkariak, irratia, aldizkaria itxi eta Batasuna alderdia bortxaz eta modu nazkagarrian ilegalizatu ondorengo kalma txitxa ikusita, autonomia bera ere era berean suntsitu dezakeela esan dio, Moncloako maizterrak orain artean hemen lortutako guztia hankaz gora emateko animuak eta bibak beharko balitu bezala. Ez dut nik bere curriculumaren berri. Baina bere adina kontuan hartuz gero, lantokiak kuartelak eta langileak soldaduak balira bezala tratatzen zituen haietakoa dela ondoriozta dezaket. Langileak kanporatzea errekonbertsioa, eta grebak ekonomia sozialaren aurkako erasotzat jotzen zituen haietakoa. Bere bulegoa kobazulo, izena ere halakoa baitu honek zuloa hitzarekin uztartzekoa alegia, lantokiko gainean izango zuen ezarria, kuarteletako arkitekturari jarraiki tailerrak larre bazkak eta langileak ardiak bailiran zelatatzeko. Bat bakarra eta bera. Handia. Eta ahal balitz, berea eta bere kideena. Hola irudikatzen du bere Espainia. Eta ardiak ez garenekin zer egin dute arazo. Gaur bertan beste hogeita hamabost bat atxilotuta. Eta Espainia aldean txaloak. Eta etxean?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1915
 
azala1914

1916 zenbakia.
2003ko urriaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia