Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-10-12 -- 1915.zenb

Zer da... Ordainketa etendura


Prozedura judizial bat da. 1922ko Ordainketa Etendura legeak eskatzen dituen baldintzak betez gero, enpresaburuak, banakoak edo merkataritzako entitateak, borondatez egin dezake eskaera: epemugari aurre egiteko zailtasunak aurreikusten dituenean, eta horrek, era berean, espedientearen tramitazioa egiten ari den bitartean zorra ez ordaintzea ahalbidetuko dio, bere hartzekodunen ekintzak geldiaraziz, proposaturiko akordioa deliberazio eta onartze objektu izan dadin lortu arte. Aipatutako arrazoiengatik sortzen den espediente horrek hartzekodunekin ordainketetan itxarote hitzarmen bat burutzea du helburu. Horrek enpresa printzipioa martxan jartzea ahalbidetzen du. Ordainketa etenduraren eskaera enpresaren gizarte egoitzari dagokion lehen instantziako epaitegian aurkeztu behar da. Behin izapidea onartzen denean, epaileak enpresa operazio guztien kontu hartzea aginduko du. Ordainketa etenduraren aitorpenaren ondorioak, besteak beste, honakoak dira: bitartekoen ekintzen gelditzea, hartzekodunen aldetik porrot deklarazioa ezin egin ahal izatea, epaiketa arrunt eta exekutiboetan sententzien gauzatzearen gelditzea eta bahituren edo administrazio judizialen gelditzea. Azken batean, ordainketa etendurak, teorian, enpresa baten bideragarritasuna defendatzea eta bermatzea du helburu. Hori da adibidez "Gara"ko zuzendaritzak egin duena.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan