Astekaria

 Bestelakoak 

Indarra, ausardia eta... inteligentziarako garaia da

Irudia

Ińaki Esnaola


1915. alea
2003-10-12
alde 0    kontra 0

Errepikapenaren errepikapenaz «pelmak» iruditu arren, Ibarretxe Planak, nahiz eta behin irakurrita kritika dezente merezi, Espainiako panorama politikoari izugarrizko zartada eragin dio. Hainbestekoa izan da zartada, ezen badirudi ergel edo ezjakinak soilik alderdi abertzale ezberdinak gera litezkeela, eta zehatzago ezker abertzaleak -gogoan ditudan denboran behintzat- jasan duen enbata politiko handienari bete-betean aurre egingo dion alternatiba politiko bateratu bat planteatzeko saiakera garrantzitsu bat egin gabe.

EAJren baitan beti izan dute politikoki aurrera egiteko eta Gernikako Autonomia Estatututik at aurrera pausuak emateko izua. Ezker abertzalean, berriz, gauza gehiegi egin dira «bihotza»rekin, baina euren proiektuak errealitatearekin eta gaur egungo ingurune politikoarekin bat egiteko arintasun politikoa falta izan du.

Herri honetan, «frente» hitza erabiltzeko beldurra alde batetik eta lotsa bestetik ere izan da, halaxe inposatu baitigu Madrildik «ariete mediatikoak». Eurek, artean, sekula Euskal Herrian imagina ahal izan dugun «frente» nabarmen eta latzena eratu dute.

Eta orain, berriz ere, batzuk «frente»ei buruz hasi dira berba egiten. Berdin zait «frente», «bizkar» edo «costado» den, baina orain da Euskal Herrian ados dauden indar politikoak, guztiak, Euskadin (Vascongadetan alegia) gehiengo garrantzitsu bat eratuz, botere koalizio bat eratzeko garaia. Orain da beraz indar politiko horiek botere politikoa oraindik posible ez den lekuetan alternatibak garatzeko garaia: jada lortutakoa berretsi eta haratago eramateko alde batetik; eta bestetik, Euskadi ariete nagusi eta era berean probaketarako gune izango litzatekeen alternatiba politiko independentista baten ezaugarri nagusiak finkatuko lituzkeen Euskal Herri osorako alternatiba politiko globalak eratzeko.

Honek, denongan indarra eta ausardia eskatzen du. Ausardia honek ez du «eta nik gehiago»aren jokoan sartzea esaterik nahi, baizik eta kidearenganako mesfidantza eta ekintzaren etekin politikoak nork irabaziko dituen kalkulatzeari utzi eta ibilbidean elkarrekin ekiteko bideak eta metodoak bilatu eta aurkitzea baizik.

Ausardia eta inteligentzia azken finean, ilunpean dagoen gela batean egon eta irtenbidea bilatzen kolpe anitz jasotzean datza. Lerdoa beti gelaren erdigunean geratzen dena baita.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1914
 
azala1913

1915 zenbakia.
2003ko urriaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia