Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-10-05 -- 1914.zenb

Itzulera

Igor Estankona

Itzuli gara gure zereginetara. Uda joan da. Badakit berandu xamar heltzen diodala gaiari baina hemen, dakizuenez, txanda itxaron behar da. Hala ere, lehen aipatutako zereginen artean badago bat ARGIAko txanda guztiak baino gehiago luzatzen dena, uda amaigabe baten antzera luzatu ere. Lerrook irakurtzen ari zaren bitartean ere milaka gazte dira Euskal Herrian beharra topatzen ari direnak, zain daudenak, larri dabiltzanak. Administrazio desberdinen zerrenda kilometrikoetan galduta, ikastaro amaigabeetan trabatuta, curriculumak inprimatu eta inprimatuà hemen ez du inork dimitituko, hori jakina da, baina horrek ez du esan nahi panorama eskasa ez denik.
«Lana badago», horra aspalditik zabaldu den ustea. Bada, ez. Norbere prestakuntza akademikoarekin bat datorren lanpostuetan aritzea ezinezkoa da jende askorentzat. Geologian lizentziatuak fruitu-denda bat jar dezake, noski, baina uste dut hori ez dela kontua. Kontua da sasi artean sartu dela unibertsitario belaunaldi oso bat. Kontua da epe luzera planak egitea ezinezko bihurtu zaigula. Kontua da (ez hartu, arren, zentzu hertsian) gu garela, poltsikoa diru xehez beteta, batera eta bestera gabiltzan proletario berriak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan