Xabier Telletxea
Sukaldean, egongelan edo pasilloan, baina bakarra. Finkoa zen duela gutxi arte telefonoa eta telefono konpainia ere bakarra, Telefonica. Orain sakelako telefonorik gabe ezin du bizi askok eta Internet erabiltzaileak urtez-urtez gehiago dira. Telefono konpainietan zer esanik ez, monopolioa hautsi da. Aukera berriek arazo berriak dakartzate ordea. Telefono fakturak kontu korronteak astintzen ari dira. Gero eta negozio handiagoa den honek bezeroak aztoratu ditu eta asko kexu dira txotxongilo ez ote garen bihurtu, faktura asko ezusteko bihurtu baita.
guztia irakurri
Xabier Telletxea
Telefono bidezko zerbitzuak erabiltzeak hileroko kostuak asko igotzen dizkigula begi-bistakoa da, eta orain gehiago, sakelako telefonoak eta Interneten bide hori errazten baitute. Baina, arazoak ez dira ekonomikoka soilik, bestelako ondorioak ere agertu dira. Gurasoak seme-alaben beldur dira sakelako telefonoaren saldoa kargatu bezain pronto ezerezean uzten dutelako. Egoera latzagoak badira; lagunak eta zaletasunak ahaztu eta Internet bizitzaren ardatz egin dutenak ere badira.
guztia irakurri