2003-09-28 -- 1913.zenb
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Gaztetako ero bolada bat gehiago zirudien argazki zaletasunak, baina laster erabakiko zuen horixe nahi zuela bizibide: 20 urterekin Artelekun serigrafia ikastaroa egin zuen, eta sormena, gauzak egiteko interesa zuen jendea ezagutu zuen. Pare bat gauza argitu omen zizkion horrek. Beka bat eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hura izan zen aitzakia industri peritutza ikasketak utzi eta etxean argazkigintzan sakondu nahi zuela esateko. Koloreak baino zuri-beltza du nahiago, eta zuria baino beltza maiteago. Begirada jartzea da argazkilariaren lana. Argazkietan Gorkaren begirada urrunekoa omen da, batzuetan hotza izateraino. Iluna. ĞLotsatia naizelakoğ, dio.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa