Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-09-21 -- 1912.zenb

Eugenio Irastorza ordiziarra aske da jada Espainiako espetxeetan 23 urte preso egon ondoren. Irastorza hilaren 9an atera zen Almeriako espetxetik eta Ordiziara iristean ehundaka herritarren ongi etorria jaso zuen. Iñaki Jaio markinarra ere joan den astean utzi zuten aske espetxean 19 urte egin ondoren.

Felix Taberna Nafarroako Ezker Batuko (NEB) koordinatzaileak iragarri du jada ez dela berriz izango koordinatzailerako hautagai. NEBk otsailaren 24an egingo du VI. Batzarra. Tabernak 42 urte ditu eta 11 urte egin ditu NEBko koordinatzaile gisa.

Jon Jauregi Beasaingo alkatea ohia izango da Joxe Joan Gonzalez Txabarriren ordezkoa Espainiako Diputatuen Kongresuan. Gonzalez Txabarrik 12 urte egin ditu diputatu lanetan eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia da.

Jose Maria Setien gotzain emerituak eta Francisco Garmendia Deustuko Unibertsitateko Kadetradunak «Pueblo Vasco y soberania» liburua aurkeztu berri dute. Lehenak ikuspundu etikoa jorratzen du eta bigarrenak historikoa.


Defizit publikoak estatu baten diru sarrerekin konparatuz egiten den gehiegizko gastu publikoa islatzen du. Zero defizitaren aurkakoa da, aurrekontuen orekaren aurkakoa alegia. Defizit publikoa Barne Produktu Gordinarekin (BPG) portzentajean neurtzen da, eta adierazle ekonomikoen artean garrantzia handienekoa da, inflazioaren igoeran eragina duen lehena baita. Defizit publikoa Europako Batasunean sartzeko zorrotz zaintzen egiten den irizpideetariko bat da. Europako Batasunaren barneko herrialdeek BPGren gaineko %3ko defizit publikoa ez gainditzeko konpromisoa hartua dute. Gobernuek defizit publikoari aurre egiteko modu ezberdinak dituzte: zor publikoaren bidez saihestea (letrak, bonuak eta obligazioak). Zorraren igorpenaren berehalako ondorioa diruaren prezioaren igoera da, eta beraz, inflazioarena. Diru sarrerek gora egin dezakete, baina ez da oso neurri popularra; izan ere, zergen igoera dakar eta beraz, familiak dirua inbertsio eta kontsumoan erabiltzeko duen gaitasuna lermatzen du.
Azkenik gastuak murriztu ditzakete, nahiz eta ez den baliabiderik ohikoena; izan ere, popularrak ez diren erabakiak hartzera behartzen du gobernua: funtzionarioen soldata jaistea, gizarte laguntzak murriztea edo azpiegituretan inbertsioak gutxitzea esaterako.


hemeroteka

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan