Makina bat kontu


Groenlandiako izotzaren garrantzia


Munduko uharterik handiena estaltzen duen izotz geruzak mundu osoko klimari eragiten dio. Ur gozozko bigarren masa handiena du Groenlandiak eta izotzak eta elurrak bere azaleraren % 85 estaltzen dute.
1992 urteaz geroztik laser eta radarrez hornitutako hegazkinen bidez etenik gabe egiten diren esplorazioek erakusten dutenez, azken urteetan aldaketa handiak gertatu dira bertan, akaso berotze globalak eraginda.
Baina datuok estrapolatzeko garaian, ordenagailuek ondorio desberdinak erakusten dituzte. Modelo batzuek tenperatura igota poloetako izotzak (Groenlandiako plakak barne) urtu egingo direla eta ozeanoen maila igo egingo dela diote. Beste batzuek, aldiz, tenperaturaren igoerak elur prezipitazio handiagoak eragingo dituela eta izotz plakak zabaldu egingo direla iragartzen dute.
Gauza bat bederen, jakina da: hamaika urteotan Groenlandiako hego-ekialdeko kostako glaziarrak txikitu egin direla. Uste denez, urtzen den izotza glaziarraren azpialdetik arrokara jaitsi eta ur honek glaziarra ozeanorantz irristarazi egiten du.
Bada, hamaika urteko tartea txikiegia da uharteak eta berau estaltzen duten izotz plakek milaka urte dituztela kontuan hartzen bada, eta ezin esan, beraz, ziklo normala ote den edota ozeanoaren mailari eragingo dioten aldaketen ezaugarri garbia ote den.


Barakuilua: kalitate handiko proteina


Barakuiluak jateko ohitura zertxobait apaldu bada ere, aipagarriak dira, elikadurari bagagozkio, molusku honek eskaintzen dituen onurak. Barraskiloak behi okelak baino bospasei aldiz proteina gehiago du, ez du kasik kolesterolik eta beste hainbat osagai garrantzitsu ere baditu, esate baterako, kobrea, zinka, magnesioa, manganesoa eta burdina.
Baina elikagai garrantzitsuak izan ezik, balio sendatzaileak ere baditu aipatu animalia honek. Bere listuak, esate baterako, Limasina deituriko substantziari esker, urdailaren muki-mintza osatzeko propietateak ditu. Printzipio honi berari jarraiki, Frantzian eta beste hainbat lekutan larruazaleko ultzerak sendatzeko pomadak edota eztula gozatzeko xarabeak egiteko baliatzen da. Antza, laringeko eta bronkioetako epitelio kaltetua berrosatzeko duen bertutea nabarmena da.
Barraskiloak hermafroditak dira, alegia, animalia bakoitzak bi sexuak ditu bere baitan. Dena den, ernaltzeko beste barraskilo baten beharra dute. Estaltzeak 12-24 ordu irauten du eta hamar egunen buruan bi barraskiloak arrautzak jartzen hasten dira hogei minututik behin. Batez beste laurogeita hamarna arrautza ipintzen dituzte guztira. Inkubazioak 20-30 bat egun irauten du. Arrautzak puskatu ostean, barraskilo jaioberriek hamar bat egun ematen dituzte habian beren arrautzen hondakinak janez. Gero, modu naturalean elikatzen hasten dira, alegia, landareak janez. Sei hilabetetan heldu bilakatzen dira eta zortzi hilabeteren buruan ugaltzen hasten dira.
Hainbat lekutan barraskilo haztegiak indartzeko ahaleginetan ari dira.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude