Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 11:49:38
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-05-29 -- 1905.zenb

Pentsioa lan bizitza osoaren arabera kalkulatzea

Espainiako Estatuan, hilabete honetan hasi dira Toledoko Ituna berritzeko negoziazioak, hain zuzen ere Hego Euskal Herriko euskaldunekin zerikusia dutenak. Bileretako gai nagusi bat pentsioen kalkulua da ezbairik gabe. 1997az geroztik eta gaur egun arte, lanean emandako eta kotizatutako azken 15 urteak oinarri hartuta kalkulatu izan dira pentsioak. Aurreko fasean, 1985etik 1997ra artekoan, lanean emandako eta kotizatutako 8 urteen arabera egiten zen kalkulua. Orain, PPren Gobernuak lan bizitza osoaren araberako kalkulua ezarri nahi du pentsioetan, Toledoko Itun berrituan.
Espainiako Estatuko sindikatuetan, UGT eta CCOO dira gobernuaren solaskideak, eta, kasu honetan, UGTk aurkeztu dio Gobernuari kontrako proposamen bat. Sindikatu horren iritziz, lanean emandako 15 urteren arabera egin beharko litzateke pentsioen zenbatekoaren kalkulua, eta aldia interesdun bakoitzak erabaki beharko luke. Gaur egun, azken 15 urteen arabera egiten da. Sindikalismoaren arloan, bestalde, Espainiako Gobernuak, nahiz eta Euskal Herrian gehiengoa izan, ez ditu aintzat hartzen sindikatu abertzaleak. Nazio burujaberik ez dugunez gero, euskaldunoi, beste hainbat gorabeheratan bezala, honetan ere Madrildik edo Paristik ezartzen dizkigute gai garrantzizkoei buruzko erabakiak, eta, pentsioen gaia, bistan denez, ez da txikikeria.
Toledoko Itunaren bidez, erretiroko adinean ere ezagutuko ditugu aldaketak. Agintarien nahiaren arabera, erretiratzeko adin erreala (63 urte) legezko adinera (65 urte) hurbilduko dute gutxienez, baina, ahal izatera, hortik gora luzatuko dute. Alde horretatik, iaz ekin zioten 65 urtetik gorako erretiro atzeratua sustatzeari, eta dagoeneko pentsio handiagoa kobra dezakete lan bizitza luzatzen dutenek.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan