Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-05-29 -- 1905.zenb

artikulu nagusira itzuli
Mahaikideak

Iñaki Ezkurra

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordea


Deustun jaio eta bizi da. Ekonomia ere bertako unibertsitatean ikasi zuen. Gaur egun Sabin Intxaurragaren lan taldean dabil, jasangarritasuna lortzeko planak aurrera atereaz. Ekologistek ere aitortzen dute Eusko Jaurlaritzak jasangarritasunaren bila martxan jarritako planak aurrerakoiak direla, eta Europako joerei erantzuten dietenak. Baina egiten zaizkien kritika zorrotzei ere erantzun behar izan die mahaiko erdiko hankak.


Xabier Gonzalez

Ihobeko teknikaria

B ilboko gazte honek Ekonomiako karreran irakasle izan zuen Jose Allende. Bere klaseetan hirien gaiarekiko irrika piztu, eta «eskualdeko eta hiriko ekonomia» adarrean lizentziatu zen. Egun, Ihoben ari da lanean, Eusko Jaurlaritzaren barne dagoen Ingurugiro Iharduketarako Sozietate Publikoan, alegia. Bera ari da buru-belarri Agenda 21 programa lantzen. Gizarteak jasangarritasunarekiko duen jarrera eta partehartzea aztertu du mahaiko hanka honek.


Helen Groome

EHNE sindikatuko langilea

Ingalaterran jaio zen 1958an. Geografian lizentziatu ostean, Madrilen egin zuen doktorego tesia, eta tesiko atal bat euskal basogintzari eskaini zion. Horrela ezagutu zuen Euskal Herria, eta 1988an etorri zen hona bizitzera. Egun EHNE nekazal sindikatuko nekazal-ingurumen atalean ari da. Eta Karrantzako eskola publikoan, Guraso Elkarteko lehendakari da. Naturaren ikuspegitik eta nekazaritzako esperientziatik eutsi dio gaiari mahaiaren ezker hankak.


Jose Allende

Unibertsitateko irakaslea

Algortako irakasle hau, katedraduna da «Hiri eta eskualde antolamendua eta ingurumen politika» atalean. Nuklearren kontrako mugimendu zabalean parte hartu zuen 80ko hamarkadan. Eta bi liburu ditu idatziak: «Medio ambiente, ordenación del territorio y sostenibilidad», eta kaleratu berri den «Ordenación del territorio y políticas sectoriales». Azalpen orokorrak eta ikuspegi zabala ulertarazten maisu dela erakusten du mahaiaren hanka honek.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan