Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-05-29 -- 1905.zenb

«Hau ez da, inondik ere, udalekua paradisutzat hartzea»

Pilar Iparragirre

Nolako harrera espero duzu izatea zure azken lan honek?

Badakit udalekuak ezagutu izan dituen jendeari bereziki xarmangarri egin zaiola liburua, oroitzapen asko ekarri dizkiolako gogora. Nolanahi ere, nik nahiko nukeena halakorik ezagutzen ez duenak ere liburua ontzat hartzea eta irakurtzen ondo pasatzea izango litzateke. Ez dakit lortuko dudan hori.

Zein da «Uda betiko balitz»en mamia?
Beno, kokalekua udalekua da, baina azkenean adoleszentziaz hitz egiten da bertan, garai horretan egiten diren milaka aurkikuntzez, izaten diren nahi eta ezinez, inbidiaz eta zalantzaz, eta baita pozez ere. Eta poza azpimarratu nahi dut, liburu honek hasieran "Hau da poza!" zuelako titulu, gero «Uda betiko balitz» izenburuagatik aldatu banion ere. Zergatik jarri nahi nion «Hau da poza!» titulu bezala? Bada, oso arraroa delako liburuetan poza agertzea, ohiz sentimendu tristeagoak, ilunagoak agertzen dira beti. Baina niri garai hartaz eta bereziki udako sasoiaz oroitzean, halako sentimendu baikorrak eta pozezkoak etortzen zaizkit bereziki gogora. Eta liburu honetan denetik dago, sentimendu asko agertzen direlako, baina halako onerako zera bat-edo azpimarratzen da gehien.

Udalekua paradisu bat al da zuretzat?
Ez, ez! Liburuan agertzen da nik argitaratu dudan lehenengo poema, eta hartan diodan moduan, hau ez da, inondik ere, udalekua paradisutzat hartzea, baizik eta bizitzaren laboratorio txiki bat bezala, toki itxi bat delako eta horrelako batean harreman sare asko sortzen direlako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan