Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-05-29 -- 1905.zenb

Pilar Iparragirre

Nolako harrera espero duzu izatea zure azken lan honek?
Badakit udalekuak ezagutu izan dituen jendeari bereziki xarmangarri egin zaiola liburua, oroitzapen asko ekarri dizkiolako gogora. Nolanahi ere, nik nahiko nukeena halakorik ezagutzen ez duenak ere liburua ontzat hartzea eta irakurtzen ondo pasatzea izango litzateke. Ez dakit lortuko dudan hori.

Zein da «Uda betiko balitz»en mamia?
Beno, kokalekua udalekua da, baina azkenean adoleszentziaz hitz egiten da bertan, garai horretan egiten diren milaka aurkikuntzez, izaten diren nahi eta ezinez, inbidiaz eta zalantzaz, eta baita pozez ere. Eta poza azpimarratu nahi dut, liburu honek hasieran "Hau da poza!" zuelako titulu, gero «Uda betiko balitz» izenburuagatik aldatu banion ere. Zergatik jarri nahi nion «Hau da poza!» titulu bezala? Bada, oso arraroa delako liburuetan poza agertzea, ohiz sentimendu tristeagoak, ilunagoak agertzen dira beti. Baina niri garai hartaz eta bereziki udako sasoiaz oroitzean, halako sentimendu baikorrak eta pozezkoak etortzen zaizkit bereziki gogora. Eta liburu honetan denetik dago, sentimendu asko agertzen direlako, baina halako onerako zera bat-edo azpimarratzen da gehien.

Udalekua paradisu bat al da zuretzat?
Ez, ez! Liburuan agertzen da nik argitaratu dudan lehenengo poema, eta hartan diodan moduan, hau ez da, inondik ere, udalekua paradisutzat hartzea, baizik eta bizitzaren laboratorio txiki bat bezala, toki itxi bat delako eta horrelako batean harreman sare asko sortzen direlako.

Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre

Uda honetan asko munduaren beste puntara joango da, beste kulturak ezagutzera edo bizitza ulertzeko beste ikuspegi batzuen bila. Bidaia horixe egingo du Bilbon hiribarneko autobusa hartu eta Otxarkoagan jaisten denak. Furgoneta bat pasa da flamenkoa tope jarrita. Iniciativa Gitana elkartearen atarian Jesus Jimenezek hartu gaitu, umore biziz. Ijito komunitateak sortutako elkartea da, euren egoeraz kontzientzia hartu eta konponbideak eraikitzen lan egiten duena.
guztia irakurri

Jon Gurrutxaga

Egun bero eta sargoritsua aukeratu genuen Berrizen elkarrizketa gauzatzeko. Ekain Elortza, taldeko gazteena, gerizpean babestuta aurkitu genuen hitzartutako taberna kanpoan. Western film bat izango bailitzan herri erditik pasatzen den trenbidean argazkiak atera eta jeladun kafea lagun genuela ekin genion galdera-erantzun jokoari.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan