Ana Pimienta, Vaivenen sortzailea
Ana Pimienta, Vaivenen sortzailea
1997an Ur antzerki taldea utzi eta Iņaki Salvadorrekin batera Vaiven sortzea erabaki zuenetik lan eta lan dabil gelditu gabe. "Lotsa gabe" eta "Murphy gainetik kendu ezinda" dira ekoizpen etxe donostiarraren aurreko lanak.
Hasieratik garbi al zenuten Vaivenek ekoizpen etxe egitura izan behar zuela?
Vaiven sortu genuenean konpainia guztiak krisian zeuden: Geroa, Tanttaka... Mundu guztiak konpainietatik ihesi egiten zuen, mantentzeko zailak zirelako. Hortaz, erabaki genuen ekoizpen koltxoi sendo bat sortzea, eta ahal zen neurrian ekipo bertsuarekin lan egitea. Baina ez pentsa, gaur egun ere oso zaila da halako egitura bat mantentzea. Baina tira, ezin naiz kexatu, nik nahi ditudan istorioak kontatzen ditut, nahi dudan moduan eta nahi dudan jendearekin!
Antzerkiaren krisi famatua betidanik ezagutu duzu beraz...
Bai. Baina gaur egun ikuslearen aldetik nabari dut krisia. "Bittor Ghezk"en euskarazko emanaldira 30 pertsona besterik ez ziren joan, eta gazteleraz ere ez pentsa egoera askoz hobea denik. Ez da gure taldearekin soilik gertatzen gainera, krisia orokorra da. Antzerkia artisau lana da kasik, eta gaur egun dugun telebista kakatiarekin lehiatzea oso zaila zaio. Baina niri benetan min ematen didana zera da: publikoa lelotzen ari dela. Jendea antzerkira "Hotel Glamour", edo "El Club de la Comedia"ko bakarrizketak ikusteko gogoz joatea da, gauza errazak ikustera.
Estreinaldiaren egunean ETAren azken atentatua arbuiatu zenuten...
Ezkertiarra izaki, guztia hitz eginaz konpon daitekeela uste dut, nire ideologiarekin oso koherentea naiz. Antzerkiak ezinbestean hitz egin behar du inguruan gertatzen denaz. Egun hartan alegatu hura egiteko beharra sentitu nuen antzezlana gai horri buruz mintzo delako: ondokoari ateak ixteak indarkeria besterik ez dakarrela dio. Min handia ematen dit herri hau horrela ikusteak.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.