Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-06-22 -- 1904.zenb

ESKOPETAK JASOTA

Mikel Asurmendi

Auzitegiek egunen batean Alarde tradizionala delakoak ezin duela inor kanpoan utzi ebatziko dutela espero dugu. Zuzenbideak horrela dio eta orain hori beteko duen epailea behar da", dio Maribel Castellok. Emakume hauek espazio hori errebindikatzen segitzen dute. Udalari beti antolatu duen Alardea antolatu dezala eskatzen diote. Irunen PSE-EEko Jose Antonio Santano izendatu berri dute alkate: «Santanok akordio bat dauka 'Betiko'ekin. Afera normaltasunaren barruan eraman nahi du, baina gu eszenatokian agertu gabe. Gure esparrua murriztu nahi dute, ezer egin ez dezagun. Haiek badakite guk ezin dugula bitarteko ekonomikorik gabe Alardea antolatu, gu gutxiengoa gara eta ez dugu bitarkekorik». Bidasoaldeko Emakumeek diote ez dutela espaziorik ez eskubiderik gutxiengoa direlako. Aurkariek amore eman dezatela nahi dute, baina haiek ez dira etxera joanen. Kale giroa berotu daiteke berriz ere, jarrerak erradikalizatzeko unean antzematen dira beste behin ere. Irtenbiderik ez badago, zaila omen da hotza eta adimentsua izatea. Indar eta bitarteko gutxiago dituenari, botere sozialik eta politikorik ez dituenari eskatzen omen zaio horrela izatea. Ertzaintzak gainera -beren iritziz- ez die bidea errazten ezta herritar gehienek ere. «Nik uste -Maribel Castellok dioenez- herritarren gehiengoak normal ikus zezakeela haiek eskatzen duguna betetzea. Hau da, Udalak dagokiena ematea. Baina Udalbatzak ez du desfilatu behin ere beraiekin, bandera ez zaie behin ere eraman. Ordutegia eta guzti aldatu dute».

Aurkariek, berriz, Irungo herriak betiko Alardea nahi duela diote. Legeak besteei eman die eskubidea, baina Irunen horrek ez du balio. Gehiengoak ez baitu nahi bestelako Alarderik: «Diskurtso hori faxista batena da. Pertsona batek pentsatzen badu pertsonek ez dugula eskubide hori gutxiengo bat garelako, demokraziak berea egin du», pentsatzen du Maribel Castellok.
«Betiko»ek berean segitzen dute ordea: «Alardea ez dugu berdin ikusten bi aldetatik. Herriaren gehiengoak ez du ikusten jai bezala, Alardea ospakizuna da. Historikoa, sentikorra, irundarron oso barrukoa.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan