ESKOPETAK JASOTA


2003ko ekainaren 22an
Auzitegiek egunen batean Alarde tradizionala delakoak ezin duela inor kanpoan utzi ebatziko dutela espero dugu. Zuzenbideak horrela dio eta orain hori beteko duen epailea behar da", dio Maribel Castellok. Emakume hauek espazio hori errebindikatzen segitzen dute. Udalari beti antolatu duen Alardea antolatu dezala eskatzen diote. Irunen PSE-EEko Jose Antonio Santano izendatu berri dute alkate: «Santanok akordio bat dauka 'Betiko'ekin. Afera normaltasunaren barruan eraman nahi du, baina gu eszenatokian agertu gabe. Gure esparrua murriztu nahi dute, ezer egin ez dezagun. Haiek badakite guk ezin dugula bitarteko ekonomikorik gabe Alardea antolatu, gu gutxiengoa gara eta ez dugu bitarkekorik». Bidasoaldeko Emakumeek diote ez dutela espaziorik ez eskubiderik gutxiengoa direlako. Aurkariek amore eman dezatela nahi dute, baina haiek ez dira etxera joanen. Kale giroa berotu daiteke berriz ere, jarrerak erradikalizatzeko unean antzematen dira beste behin ere. Irtenbiderik ez badago, zaila omen da hotza eta adimentsua izatea. Indar eta bitarteko gutxiago dituenari, botere sozialik eta politikorik ez dituenari eskatzen omen zaio horrela izatea. Ertzaintzak gainera -beren iritziz- ez die bidea errazten ezta herritar gehienek ere. «Nik uste -Maribel Castellok dioenez- herritarren gehiengoak normal ikus zezakeela haiek eskatzen duguna betetzea. Hau da, Udalak dagokiena ematea. Baina Udalbatzak ez du desfilatu behin ere beraiekin, bandera ez zaie behin ere eraman. Ordutegia eta guzti aldatu dute».

Aurkariek, berriz, Irungo herriak betiko Alardea nahi duela diote. Legeak besteei eman die eskubidea, baina Irunen horrek ez du balio. Gehiengoak ez baitu nahi bestelako Alarderik: «Diskurtso hori faxista batena da. Pertsona batek pentsatzen badu pertsonek ez dugula eskubide hori gutxiengo bat garelako, demokraziak berea egin du», pentsatzen du Maribel Castellok.
«Betiko»ek berean segitzen dute ordea: «Alardea ez dugu berdin ikusten bi aldetatik. Herriaren gehiengoak ez du ikusten jai bezala, Alardea ospakizuna da. Historikoa, sentikorra, irundarron oso barrukoa.

Egoera sozialaren larria
Alarde mistoaren aldekoen hitzetan, beren asmo bakarra berdintasunezko eskubidea baketsuki erabiltzea da. Alabaina, egoera soziopolitikoa nola dagoen ikusita, batzuek pintada soil bat ekintza terrorista bat bezala hartzen dutela, diote. «Betiko»koek, berriz, mistokoak komunikabideetan eta Bidasoatik kanpo biktimak bezala azaltzen direla diote. Baina hauek ere ez omen dira aingeru goardakoak, mistokoek erabili dituzten maltzurkeri guztiak publikoki onartu ditzaten nahi dute. Beraiek ere besteen aldetiko mehatxuak jasotzen dituzte etengabe. Mistokoek, berriz, bestela diote: «Haiek zer esango dute? Haien mehatxuak eta gureak ezin dira konparatu. Txiste bat bezala hartzen dugu, benetan eta penetan».

Ixabel Alkainek kontatu digunez, Hondarribian gizarte egoera ikaragarria da. Familia asko bitan banatuta daude. Adibidez, kasu batean, aita hilzorian zegoen eta Alarde mistoaren aldeko familia bereko kide bati ez zioten abisua pasa. Egoerak urte luzaz iraun dezake. Bertako zaharrenek gerra osteko giroa aipatzen dute. Mesfidantza, aurreiritziak, susmo eta juzku txarrak daude afera honen zioz. Uste ustelak sortu dira, eta ez bide dira erraz gaindituko urte luzetan. Elkarren parean jartzen direnean ez zaie erraza erasoei baketsuki eustea. Jokabide baketsua lantzen saiatzen omen dira baina ez da aise, egoera zailetan landu beharreko jarrera da, ordea.

"Betiko"ek: "Alardea izurratu nahi!"
«Denak ez dira horren maltzurrak, badaude asmo onekoak. Horiek bere Alardea egin nahi dute, emakumeak eskopeta eta txilibitua jotzen ikusiz, eta besteak errespetatuz. Hori erakusteko aukera izan dute, baina ez dute aukera baliatzen jakin. Izan ere, haien gehiengoak ez du horrela jokatu nahi. Gure Alardea desegiten joango zela uste zuten, baina ikusi dute gero eta sendoagoak garela. Finean gure Alardea izurratu nahi dute».


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude