Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-06-15 -- 1903.zenb

PARADISUETAKO HOTZIKARAK

Maider Zapirain

Amazoniako oihan tropikaletan barnera gaitezke uda honetan edo sabana afrikarrean paseatu, baina bidaia zoragarria buruhauste bilakatu daiteke osasuna babesteko hainbat aholku ez badugu kontuan hartzen. Eskualde tropikaletatik gaixotasun bereziekin itzultzen diren bidaiariak geroz eta gehiago dira. Horregatik ezinbestekoa da informazioa lortzea joan behar dugun zonaldeari buruz. Gaixotasun tropikalek zein hedapen maila duten eta zein txerto izango zaizkigun gomendagarriak ezagutzea komeni da. Ondoren medikuak lagunduko digu botikina prestatzen, arriskuak aurreikustea baino erremedio hoberik ez baitago arazoak saihesteko. Goza dezagun bidaiaz, baina osasunari arreta pixka bat jarriz.

Hona hemen, Munduko Osasun Erakundeak emandako gomendio garrantzitsuak gure ametsetako bidaiak itzulera zoriontsua izan dezan:


Denboraz egin prestakuntzak

Bidaiaren prestakuntza denboraz egin, zenbait txerto edo botika hartu behar baita. Txertaketei dagokienez, zonalde askotan gomendatzeaz gain, Txertoen Ziurtagiri Internazionala eskatzen dute. Sukar horiaren kontrako txertoa leku batzutan beharrezkoa da. Kontuan hartu zein garaitan goazen eta zein motatako bidaia den, alegia, oihanean sartuko garen... horrelako egoerek arriskua areagotzen baitute.


Eltxoen ziztadak eragotzi

Malaria eta sukar horia gaixotasunak adibidez, eltxoen ziztaden bidez transmititzen dira.
Janzkera egokia eraman. Praka eta mahuka luzeak erabili eta kolore argiko arropa izan dadila, eltxoak erakartzen baitituzte kolore ilunek, batez ere ilunabar eta goizaldean.
Noski, eltxo-sareak eta bestelako uxatzaileak gomendagarriak dira lotarako.


Janari gordinarekin kontu izan

Barazki gordinak eta zuritu gabeko frutarik ez jatea gomendatzen da eta kontu handia izan bereziki entsaladekin. Haragi eta arrainak gordin edo gutxi eginak baztertu. Izozki eta gozokiekin ere kontu handia izan behar da.


Ura botilakoa

Eskualde tropikaletako klima dela-eta, likido ugari hartzea komenigarria da, baina osasungarria dela bermatzen diguna, noski, botilakoa izan dadila. Ura gaixotasunak transmititzeko bide erraza da. Besterik ezean iodo tantak erabil daitezke, hiruzpalau tanta ur litroko. Kontu berezia izan izotzdun edariekin, izotzak kutsatutako ura izan baitezake. Edariak izotzarekin baino freskoak edatea komeni da.


Erne bainuekin

Zenbait ibai eta lakutan bainua hartzea arriskutsua da. Lokatzetan ibiltzea ere arriskutsua da eta horrela egitekotan zapata egokiak erabili, parasito dezente jasotzeko arriskua baitago.


Maiz garbitu

Norberaren garbitasuna garrantzitsua da, izerdiketak, hezetasunak infekzio arriskuak gehitzen baititu. Arreta berezia ezarri ondo lehortzeari.


Animaliengandik urrundu

Edozein animaliarekiko kontaktua saihestea da garrantzitsua, baita etxabereekikoa ere. Suge eta honelako animalien hozkak eragozteko oinetako egokiak erabili.


Arropak astindu

Lotarakoan maindireak eta jazterakoan arropa eta zapatak astindu, intsektu edo bestelako animaliatxoren bat egon daiteke ezkutatuta.


Botikina prestatu

Prestaketa guztia hobeto egiteko medikuarengana joatea gomendagarria da. Txertoei buruzko argibideak emateaz gain, botikina prestatzen ere lagunduko digu, batez ere hain eskuragarri ez ditugun zonaldeak bisitatzen baditugu. Oporraldi bikaina igarotzeko aukeratu dugun eskualde ederraren arabera, analgesiko, antibiotiko, antihistaminiko, eltxoak uxatzeko botika, iodo edo bestelakoren bat eramango dugu botikinean ondo gordeta.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan