Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Elkarrizketak >
  • JUAN LUIS ZABALA: "ASKO EMAN ZIOTEN ELKARRI JESUS ARTZEK ETA TXALAPARTAK"

2003-06-15 -- 1903.zenb

JUAN LUIS ZABALA: "ASKO EMAN ZIOTEN ELKARRI JESUS ARTZEK ETA TXALAPARTAK"

Pilar Iparragirre

Nondik dator biografia egitearen ideia?

Jesusi heriotzaren urteurrenean omenaldi bat antolatzea bururatu zitzaion haren hainbat adiskideri. Zer egin zitekeen pentsatzen hasita, biografia bat kaleratzeko ideia sortu zen. JosAntoni egin zioten proposamena, eta JosAntonek niri eskaini zidan aukera. Gero laguntza handia izan dut prozesu osoan JosAnton. Jesusen biografiaz gain, hari buruzko beste testu batzuk eta argazkiak ere badira liburuan, eta horietaz bera arduratu da nagusiki. Liburua JosAntonena ere bada, oso neurri handian.

Nolako gizona aurkitu duzu liburua egiterakoan?
Nahiz eta elkar ezagutu eta elkarri diosala egiten genion, ez genuen elkarrekin tratu zuzenik izan. Ezagutu zutenekin hitz eginda, ikusi dut maitasun handia zegoela beti Jesusen inguruan, benetan pertsona zintzoa eta samurra zela, baina zintzotasun eta samurtasun indartsu eta dotorekoa hala ere. Oso oroitzapen ona utzi du izan den inguru guztietan. Azkenerako, Jesusi zioten maitasuna kutsatu zait.

Zein izan da Jesusen ekarpen nagusia musikari gisa?
Iņaki Salvadorrek liburuko pasarte batean dioenez, Jesus Artzek eraman zezakeen gradurik gorenera eraman zuen txalaparta, beste musika tresna batzuekin egoki konbinatuta. Hasieran, JosAntonekin batera, ahanzturatik berreskuratu eta eguneraturik plazaratu zuen Jesusek txalaparta. Baina ez zen horrekin konformatu, eta, beste musikari batzuen laguntzaz, aukera berriak bilatu zizkion beti, gehiago eskatu zion beti, baina txalapartaren jatorrizko nortasunari inoiz ere uko egin gabe. Asko eman zioten elkarri Jesusek eta txalapartak.

.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan