Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-06-08 -- 1902.zenb

Joseba Etxebarria Oreretako presoak 40 eguneko langa pasatu du jada Valdemoroko espetxean egiten ari den gose greban. Apirilaren 8tik aurrera, halaber, garbiketa greban ere bada. 19 kilo galdu ditu eta gose grebarekin jarraitzen badu, aurrerantzean atzera ezinezko ondorioak izan ditzake bere osasunean. Etxebarriak isolamendu ziegetatik atera dezaten eskatzen du. Ekainaren 28an, bestalde, Donostiako Belodromoan euskal presoen aldeko ekitaldia antolatuko du Askatasunak Presoei sostengua adierazteaz gain, egungo espetxe politikarekin amaitzea eta gatazkaren gainditzea eskatuko da

Datorren larunbatean Baionan egingo den manifestazioarekin emango dio amaiera Batasunak autodeterminazioari buruz bultzatu duen kanpaina. Eskubide honen azalpenarekin Batasunak argi utzi nahi izan du eskubide hau zer den eta zer ez den, oso modu interesatuan bideratu nahi baita eskubide hau proiektu politikoa dela eta ez eskubide.. Bere ustez, eskubide honek bermatzen du proiektu guztiak berdintasunean aritu ahal izatea. Bilkurak izaera nazionala du eta Laugatik aterako da arratsaldeko 5etan.


Debekatutako ezker abertzalearen boto kopurua

Iragan hauteskundeetan ezker abertzaleko zerrenda debekatuek lortu zituzten boto kopuruen gaiak dantzan jarraitzen du maiatzaren 25a atzean geratu denean. æGaraÆk astelehenean adierazten zuenez, «agintari espainiarrek legez kanpo jarri duten ezker abertzaleak 161,882 boto lortu zituen Hegoaldean». Hau da, gutxienez 703 zinegotzi, horietatik 245 ofizialki eserlekua hartuko dutenak hilaren 14an eta 458 baliogabetuak. EAJko EBBko kide Markel Olanok beste erreferentzia bati heltzen zion æDeiaÆn idatzitako artikuluan, bere ustez AuBk zer lortu duen zehatz neurtzeko tresna egokiena foru hatueskundeetakoa da. AuBren botoen emaitza lortzeko 1999ko hauteskundeetan izandako nuloak (13.456) kendu dizkio orain izandakoei eta 139.649 boto ateratzen dira.


Eusko Legebiltzarra eta hauteskunde aurreratuak.

Asko hitz egin izan da EAEko hauteskunde autonomikoak aurreratu daitezkeen aukeraz. Zurrumurrua aspaldi dabil dantzan, Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrean Sozialista Abertzaleen taldea desegiteko agindua eman baino lehenagokoa da. Orain, ordea, Eusko Jaurlaritza eta Gorenaren arteko lehia hor da, astetik astera gogortzeko joera duena. Batzuen ustez, beraz, ez litzateke harritzekoa soka tenkatzen jarraituko balitz, azkenean Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskunde aurreratuak deitzea. Lehengo zurrumurruari indar handiagoa ematen dion eragile bat bada behintzat.


Hizkuntza Kontseilua gogoetan

Etorkizunaz hausnarketa egitea eta momentuz zuzendari berririk ez hartzea erabaki du Hizkuntza Kontseiluko Administrazio Kontseiluak orain bi aste egindako bileran. Erramun Baxokek lehendakaritza utzi zuenetik, ez da bazkiderik aurkeztu kontseiluburu izateko eta mementoz Ramuntxo Camblog lehendakariordea arduratuko da eguneroko lanez. Bestalde, Obralaritza Publikoak euskararen politikaz arituko den erakunde publikoa osatuko du urte amaierarako eta Hizkuntza Kontseiluak haren ondoan bere egitekoak zein izango diren aztertzeko gogoetarako tartea hartzeko asmoa azaldu du.


Hizkuntza gutxituetako egunerokoak

Apirilaren 28tik gaeliko hutsezko "Lá" egunkaria kalean da, "Lá" astekariak eguneroko bihurtzeko jauzia egin baitu. Ehun akzionista nagusi ditu eta 5.000 ale kaleratzen ditu. Galesen ere datorren urteko udaberrian galesezko egunkaria ateratzeko ekimena abian da. "Euskaldunon Egunkaria"ren sorrera eredutzat hartu dutela adierazi du proiektuan buru-belarri dabilen Dyddiol elkarteak. Lehen urtean 7.000 eroslerengana iristeko helburua dute eta bigarrenean 10.000rengana. Abiatzeko 1.200 milioi euro behar dituzte eta erdia Europako Batasunetik eta beste erdia banakakoetatik lortzea espero dute.


ETAren atentatuaren arbuiatze orokorra

Zangotzako atentatuak argí utzi du ETAk jarduera armatuarekin jarraitzeko duen borondatea. Hala adierazi izan du bere azken agerraldietan eta orain ekintzez frogatu du esaten duena errealitatera eramaten duela. Ekintzaren ondorioz, Bonifacio Martín eta Julian Embid poliziak hil zituen eta Ramon Gallo polizia eta Carlos Gallo zangotzarra larri zauritu. Atentatuak esparru politiko ia osoaren gaitzespena edo arbuiatzea ekarri du, gatazka bere gordinean dagoela erakutsi eta ETAk euskal mapa politikoa astintzeko duen almena mahai gainean jarri. Zangotzako ezker abertzaleko zinegotziek (lehengoak eta hauteskunde hauen ondoren hautatutakoak) ekintza eta borroka armatuarekiko desadostasuna azaldu dute. Zangotzan PSNk lau zinegotzi lortu ditu, Ezker Batuak bat eta Herri Ekimenak (ezker abertzalea) beste bat. UPN ordezkatzen duen hautagaitza independentea (bost zinegotzi) alkatetzatik kentzea zen guztien helburua eta ikusi beharko da orain zer gertatzen den.


Botoa ordezkaritza bilakatzearen korapiloa

Hilaren 14an eratuko dira udal berriak eta ez da argitu oraindik epe laburrera zer gertatuko den debekatutako ezker abertzaleko hautagaitzen ordezkaritzarekin. AuBk eta debekatutako zerrendek, legezko ordezkaritza duten alderdien teilatuetan utzi dute bazterreratutakoei ordezkaritza ematearen pilota. Popular eta sozialistek argi dute beren jarrera. Hirukoak eta Aralarrek legezko ez dena beraiek ezin dutela legezko egin argudiatzen dute. Hala ere, debekatutako ezker abertzaleko ordezkaritzaren partehartzea segurtatzeko bide desberdinak aipatzen ari dira. Horietatik indartsuenetakoa kudeaketa batzordeena litzateke, baina Espainiako Gobernuko agintariek jadanik adierazi dute tresna guztiak erabiliko dituztela halako egoerak saihesteko.


Espainia eta hizkuntzen ituna

Ekainaren 2 eta 3an Ekainaren 2 eta 3an Europako Kontseiluko hizkuntza gutxituen aditu talde bat etortzekoa zen Espainiako Estatura Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren aplikazioaren balorazioa egitera. Bisita bertan behera geratu da ordea, Espainiako Gobernuak izendatua zuen adituak hamabost egun lehenago dimititu baitzuen. Gobernuak beste aditu bat izendatu arte ez da beste bilerarik izango eta baliteke gutxienez sei hilabete igaro behar izatea horretarako. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak adierazi duenez, "pentsatzekoa da dimisioa ez dela kasualitatea izan eta horren atzetik aditu taldearen lana oztopatzeko asmoa dagoela". Espainiako Estatuak 2001ean Ituna berrestean hartutako konpromisoak betetzen ez dituela agerian uzten duen txostena egingo duela adierazi du Behatokiak.


EHE sarean

1979an sortutako Euskal Herrian Euskaraz elkarteak web gunea sareratu du: ehe.euskalerria.org. Bertan elkartearen sorrera eta helburuen berri, egungo egoeraren azterketa, "Euskaltzale" aldizkaria, loturak eta denda (oraindik martxan jarri gabe) topa daitezke. Bestalde, aldizkariaren harpidetza eta elkartearen bazkidetza egiteko parada eskaintzen du.


Europako Konstituzio proiektua aurkeztu du Eusko Ikaskuntzak.

Konbentzioak Europako Konstituzioaren zirriborroa aurkeztu duenean, Eusko Ikaskuntzak ere bere zirriborro proiektua aurkeztu berri du: Europako Federazioaren Konstituzio proiektua. Honen ideia nagusia Europako Batasuna Europako Federazioa bilakatzea da, egungo Batasuna Ameriketako Estatu Batuen gisako federazio bat bihurtuz. Konstituzioak Euskaldeetako eta Tokiko Boteren Ganbera sortzea aurreikusten du eta hiru lirateke proiektu honen zilegitasun iturriak: hiritarrak, eskualdeak eta estatu subinaroak. Eusko Ikaskuntzak, proiektu honekin gaiari buruzko eztabaida bultzatu nahi duela jakinarazi du.

Jakoba Errekondo


Orioko Anduko Juanmarik hala esaten zidan aurreko batean, hego haizea lapurra dela, alegia, eta haren beldur egin behar izaten direla ia urte osoko lanik garrantzitsuenak. Juanmarik esnea, behi esnea ekoizten du eta etxean jogurta egiteko aitzakia dela-eta tarteka elkar ikusten dugu eta belarrak, ganaduak, haizeak eta antzeko gaien bueltakoa izaten da gure artekoa.
Aurtengo udaberriaren planttaz aritu ginen. Bero zakarrak eta ura tamainan. Nola-hala belar lanak osatzeko aukera izan dela-eta hor nonbait... Bibelarra ere badatorrela eta euri pixka bat gehiagok bigarren uzta honi erantsiko liokeen onura izugarria litzatekeen ustean bat egin genuen. Hegoa berriz sartuko balitz orduan bai triskantza, "lapurra baita, lapurra hego haizea". Aldapa, penditza, ezponda, sokona eta antzeko hitzak dira baserri honetan eguneroko eta hauetara egokitutako tresneria aproposez lagunduta berak bakarrik gobernatzen ditu buru mordo bat. Gobernu horretarako inguruko lur sail handiei garbi eusten die eta gizarteak horri ematen dion balore eskasaz, "hutsaren hurrengoa", kexu da. Egunen batean jabetuko omen gara, beti bezala berandu... Hala ere, hasiak dira inguruari, lurrari, lotu gabeko behi haziendak, dena kanpotik ekarrita ekoizten dutenak, ukuilua industrialde batean balego bezalaxe... eta belar
Jakoba Errekondo

Jabier Agirre

John Tacket-ek 15 urte besterik ez ditu, baina 100 urteko agure baten gorputzean bizi da, eta adin horri dagozkion atxakeak edo sintomak jasaten ditu, haurtxo bat zenetik: ilea erori zaio, azala erabat zimurtua dauka, eta arteriosklerosia erabat hedatu zaio bere gorputz osoan zehar. Eta zergatik hori? Zahartze goiztiarreko sindromea edo Hutchinson-Gilford-en progeria izeneko gaixotasunagatik hain zuzen, gorputza zahartu baina gaixoaren garapen mentalari batere erasaten ez dion gaitza.
"Batzuetan erabat lur jota aurkitzen zara, baina hala ere Jainkoak dena kontrolpean izango duela pentsatzea besterik ez zaizu geratzen", zioen John-ek duela egun batzuk Washington-en emandako prentsaurrekoan. Izan ere, zientzialariek aurkikuntza garrantzitsu bat egin berri duten arren, ondotxo daki agian berarentzat berandu izan daitekeela. Egunotan Frantziako eta Ameriketako Estatu Batuetako zientzialariek jakinarazi dutenez, gaixotasun ikaragarri hori eragiten duen gene akastuna identifikatu omen dute. Eta mutazio genetiko horri aurre egiteko oraindik ere beste 10 urte inguru beharko diren arren, hauxe da gaitzaren erremedio edo konponbidean emandako aurreneko pauso garrantzitsua.
Gaur egun gaixotasun berezi honek jotako gaixoen 40 kasu bakarrik ezagutzen dira mundu osoan. Zahartze goiztiarra edo progeria ez da gaixotasun hereditario bat (mutazio bat baizik) eta haurrak 18 hilabete dituenetik aurrera garatzen da. Gaitzaren eraginez afektatuak ume normalak baino bost-hamar aldiz bizkorrago zahartzen dira, eta beraz 13-15 urte dituztela hil egiten dira.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan