Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-06-01 -- 1901.zenb

Mairuelegorretako haitzuloa

Arabako mendizaleen artean Muruatik Gorbeiarako igoerak tradizio handia dauka. Muruako harrobietako aparkalekutik Zubialde ibaian gora doan bidea hartuko dugu. Ondo seinalizatutako bide honek berehala hurranduko gaitu Mairuelegorretako haitzuloetaraino. Topatuko dugun bigarren haitzuloa da ikusgarriena, 12 kilometro baino gehiagoko luzera duena eta arabar espeleologoen eskola izan dena urtetan zehar. Barruan gordetzen diren ur fosilizatuaren altxorrak metalezko atetzarrak babesten ditu. Haitzuloaren sarreran aldiz, Gorbeiako biztanlerik zaharrenen aztarnak topatu ziren, Neanderthalenak, hain zuzen ere eta kondaira zaharrek diotenez, Mairuelegorretan altxor preziatu bat gordetzen da. Sarrera honetatik bista ederra izango dugu Zubialde ibarra aldetik.
Mairuelegorretatik Gorbeia mendirako igoera jarrai dezakegu edo apur bat jaitsi ondoren, errekatik gora doan bidezidorra hartu. Bizkaiarekin muga egiten duen lepora aterako gara eta hemendik hego ekialderako norabidea hartuko dugu Azeroko leporaino iritsiz. Bidean Araba eta Bizkaia arteko mugarriak ikusiko ditugu. Azeroko lepotik begiratoki aparta den Oketa mendia hurbil geratuko zaigu. Bertatik Zigoitiako harana, Legutianoko urtegiak, Arabako lautada eta Gorbeia mendizerrako gailur ederrak begi-bistan izango ditugu. Berriro Azeroko lepora itzuliz pista batek zuzen eramango gaitu harrobietako aparkalekura.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan