Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-06-01 -- 1901.zenb

Esnegintzako esplotazioen desagertze azkarra

Euskal Herriko nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea agonian da, eta, haren bilakaera negatiboa neurri drastikoekin geldiarazi ezean, Euskal Herriko esnegintzako esplotazio gehienak, azkenean, desagertu egingo dira. Gogorarazi beharra dago azken hamarkadan eta prezio politika horren ondorioz, Euskal Herriko esnegintzako esplotazioen %83 baino gehiago desagertu direla. Produktoreek, bizkitartean, prezioak epe ertainera eta luzera aurreikusi ezinik jarraitzen dute, inolako bermerik ez dutela.

Konparazio batera, Nafarroan, Euskal Herriko sindikatuek emandako datuen arabera, behi esneko esplotazioen hirutatik bi desagertu dira joan deneko hamabost urte honetan. Euskal Herriko probintzia horretan orduan ziren 1.500 inguru abeltegietatik, orain apenas irauten duten 478k. Besterik gabe, aurtengo urtarriletik martxoaren erdialdera bitartean bertan, esnegintzako beste 22 esplotazio itxi dira. Bizirik dirauten abeltegien %23 tamaina urrikoak dira (50.000 litro baino gutxiagoko produkzioa); ganadutegien %32k, berriz, urtean 300.000 litro baino gehiago produzitzen dute. Iaz, sektoreak, urtean 173 milioi litro esne produzitzen baititu Nafarroan, 8,7 milioi euro galdu zituen, litro esnearen prezioa 4 eta 6 zentimo bitartean beheratzearen ondorioz. Enpresek esne produktoreei ordaintzen dieten prezioak apenas estal ditzakeen produkzio gastuak.

Egoera, horrela, ezin iraunezkoa gertatzen zaio nekazaritzako sektoreari, bizirik irauteko ari baita borrokan. Esnearen prezioa, 1994tik hona, %6,9 igo da produktoreentzat. Epe horretan bertan, igoera %18koa izan da kontsumitzaileentzat, eta KPIa %32 hazi da denbora berean. Sektoreko sindikatuek, datu horiek ikusita, galdera hau egiten dute: Non dago litroko ordaintzen dizkiguten 29 zentimoen eta kontsumitzaileek pagatzen dituzten 66 zentimoen arteko aldea? Nork eta zer justifikaziorekin hartzen ditu beretzat?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan