Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-06-01 -- 1901.zenb

BERDEAREN LOTSA

Jakoba Errekondo


Ongarriketari tamaina hartzeaz aritu nintzen lehengo astean, nitrogenoa erruz duten minda, simaur berri eta ongarri kimikoetaz juxtu. Nitrogenoak batez ere landareen berdea belztuz, hostaila, egurra eta abar sustatzen dituela aipatzen nuen. Belztutako hari berdeari tiratzeko aitzakia emana dit gaur ezezagun batek.
Lorontzietako kartzelatan mimatzen ditugun landareen ongarriketaz galdetu zidaneko irribarretxoaz ifrentzikatutako galdera zela adierazten zidan... Landare ugari aipatu ondoren esparragerari lotu zitzaion. Lore xuri ttikia edota pinporta gorriagatik baino bere adar berde dotoreengatik dira ezagunak esparragerak. Azkenean azaldu zen galderaren aurkia: inon ez duela ezagutu etxekoak bezain mardul hazten den esparragerarik... Nire galdera, ea non zegoen kakoa. Erantzuna matrailak gorritzearekin eta sorbalden ezinegon pinttarraren ondoren etorri zen: bere pixa nahasten dio ureztatzeko urari! Gernuan botatzen dugun nitrogenoaren indarra!
Trikimailu honek ere badu bere ifrentzua: esparragera sendabelar gisa gernua eragiteko eta gernu bideko infekzioei aurre egiteko erabiltzen da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan