Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-06-01 -- 1901.zenb

Pilar Iparragirre

Nola azalduko zenuke «Bideko prosak» bilduman egindako lana?
Gaztelanian Gabriel Mirók «Años y Leguas»en, Unamunok «Por tierras de España y Portugal»en edota Celak «Cristianos, judíos y moros» liburuan jarraitutako ibilbide literarioaren ildotik abiatuz, Euskal Herri osoko bideetan izandako hausnarketak euskarara ekartzea izan da, batik bat, liburu hauetan egin dudana. Prosa poetikoa eta kronikaren arteko gogoetak dira nireak.

Euskaraz ez al zegoen horrelakorik?
Jean Etxepare baxenafartar medikuaren «Berebilez» izan zen aitzindari horretan. Hango lexikoaren zailtasunak alboratu eta hizkeraren trataera hurbilagoa egiten saiatu naiz ni.

Laburbilduko al zenituzke zure azkenengo bi lanak?
Bizkaia, Araba eta Iparraldeko lurretan garatzen da nire ibilbide estetiko eta psikologikoa. Bizkaian nire prosak autobiografia zentzua hartzen du, Arratian hasten baitut ibilbidea, gaztetan Areatzako sakramentinoen komentuan egon nintzelako ikasten, eta han idatzi nuen ere «Urdin eta Burni» nire bigarren poema liburua. Araban, berriz, gaztelar kutsuko paisaiaren lagunmin ageri naiz, aspaldiko euskararen hondarrak eta nire arima aldarteak islatzerakoan. Iparraldeko bidaia Biriatun hasten dut, Unamunoren poema bat oroituz. Ondoren Nafarroa Behereko lurretan ikusi, gogoratu eta sentitutakoa dator, eta azkenean Zuberoan esaten diot agur bidaiari, «Atharratzeko Anderia»ren erromantzea eta, orobat, «Bereterretxeren Kantua» Atherei herrixkan sentimentalki kokatuz.

Ainara Gurrutxaga

Deabru Beltzak taldeak "Les Tambours de Feu" («Suzko danborrak») kale ikuskizuna atzerriko hainbat jaialditan aurkeztuko du, hasi berri duen biran. Quebeceko "Juste Pour Rire" jaialdi prestigiotsuan parte hartuko duen lehen euskal taldea izango da. Horregatik egin dugu hitzordua Garbitxu, taldeko zuzendariarekin. Pozik agertu da. Eta ez da harritzekoa.
guztia irakurri

Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre

Zinema barruan bizi den banpiroa da Felix Linares. Argiari fobia dio, eta filmeko «gazapoak» eta xehetasunik txikienak zurgatzen ditu hortz zorrotzez. Astean lau aldiz irensten ditu zeluloidezko metroak eta metroak. Horrelako betekadak hartu arren, ez omen du zinemarako harra ase. Aldiro joaten omen da bizitzako filma ikustera doanaren ilusioarekin. Pantailatik ikusten du mundua eta horregatik, ez du alferrikako bidaiarik egiten. Rio de Janeirora joan zenean konturatu zen hortaz: «Jada han izana nintzen. Zineman ikusia nuen, musikarekin gainera!» Bizitza delegazioz bizi du, besteren abenturen bidez. Hori bai, oporretan Bakiora joan eta irakurri, musean jokatu eta ondo afaltzeko esperientzia nahiago du zuzenean gozatu!Bikoiztu ezina den ahotsez eta hainbeste audientzia biltzen duen hizkuntzan aritu zaigu.
guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan