Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-05-23 -- 1900.zenb

TAMAINA HARTZEA

Jakoba Errekondo


Landareen elikadura osatu asmoz egiten diren ongarriketak direla-eta duda-muda ugari izan ohi ditugu. Oso zabaldua da erdia ez baizik eta erabat ustela den ustea: zenbat eta ongarri gehiago eman landareari orduan eta mardulago eta azkarrago haziko da. Ongarriak lurrak dituen eskasiak osatzeko soilik erabiltzearen aldekoa naiz, bada, ni. Ongarriak jaki jakin batzuez osatuak dira eta hauek lurrean nahasten direnean nolabaiteko desoreka kimiko bat eragiten dute, eta honen ondorioz erantsi dizkiogun elikagaiak erruz, erraz eskuratzeko moduan, eta beste batzuk lurrean kateatuta, landareak inola ere hartu ezin dituelarik.
Ongarrietan gehien erabiltzen den nitrogenoarekin gertatzen dena oso ezaguna da. Landarearen hazkundea areagotzen du nitrogenoak: adarrak eta hostoak azkarrago eta beltzago hazten dira. Hazkunde anormal hau, ordea, garestia da: energia guztia hazkundera bideratuta defentsa kimikoa sendotu ezinik, erreserbak osatzeko kemenik gabe eta beharrezko dituen beste elikagaiak hartu ezinik, burdina kasu, ahulagoa izango da eta gaitz eta izurriteek azkar asko antzemango diote, hara zer pagotxa! Kontuz neurriz kanpoko ongarriketekin eta batez ere nitrogenoa osagai nagusia duten kimikoekin edo minda, simaur berriaà bezalako organikoekin.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan