Ostuņoko Parkea
Izarrako antzinako aldean, hots, kale nagusitik Badillo ibaia gurutzatu ondoren, Ostuņoko Parkea aurkituko dugu. Zubitik Doņa Lola hotela eta Irubidaur Museo Etnografikoa begiztatuko ditugu, parkearen sarreran. Museoan Urkabustaizko historia eta bizimodu tradizionala aurkezten dira. Eraikin hauetatik hurbil "Doņa Lolaren hagina" izeneko zuhaitz berezi babestua lerden altxatzen da Ondona eta Marrobaro errekatxoen artean.
Hotela eta Museotik igaro ondoren Ostuņoko Parkean sartuko gara. Parkea inguru natural zoragarrian kokatzen da, izen bereko hariztian. Zerbitzu ugari eskaintzen dira bertan, igerilekuak, futbol eta tenis zelaiak, umeentzako jolas tokiaā esaterako. Atseden lekua jarleku, mahai, barbakoa, iturri, taberna eta aldagelaz horniturik dago, osagarri guztiak atseden lasaia hartzeko. Bertan gaudela La Calzada mendiko 4 kilometroko ibilaldia egin dezakegu, ibilbidean zehar panel adierazgarriak jarraituz. Bidean jarlekuak eta iturriak ere topatuko ditugu.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.