2003-05-23 -- 1900.zenb
Auria Etxeandia / Elisabeth Pombo
Internet aukera bezala zabaldu zen askoren begien aurrean duela urte batzuk. Helburua sarean egotea zen, zertarako, nola edo zer modutan egon behar zen gehiegi pentsatu gabe. Behin hasierako eztanda gainditu ondoren ordea, poltsikoari begiratu diogu guztiok, batzuk etekina nondik atera aztertzeko eta besteak informazioa doan eskuratzeko modua aurkitzeko. Oso gai zabala da mahai gainean jarri duguna. Edonola ere, gaia mugatu nahian, kazetaritzaren, edukien eta komunikabideek gaur egun sarean bete behar duten funtzioaren inguruan aritu gara.Interneti buruz egiten dugun bigarren LARRUN da honakoa. Lehenengoan esan genuen ez zela azkena izango. Oraingoan ere gauza bera diogu, erantzunak baino oraindik galderak direlako nagusi.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa