Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-05-18 -- 1899.zenb

Talde finantzarioa, burtsaren jaitsierak markatua

Iaz, burtsako merkatuen jaitsierak markatu zuen MCCko talde finantzarioa, eta, ondorioz, lermatu egin zitzaion errenta globala. Aski ona izan zen ohiko negozioaren bilakaera, nahiz eta, oro har, kredituen inbertsioak bilakaera hobea izan aurreztaileen errekurtsoen kaptazioak baino.

Lau jarduera nagusi ditu MCCko talde finantzarioak. Bakoitzak ezaugarri propioak ditu, baina, hala ere, elkarren artean erlazionaturik daudenez gero, posible dute sinergian aritzea, bai arlo finantzarioan, bai komertzialean. Euskadiko Kutxa arduratzen da bankuko jardueraz eta Lagun Aro MCCko kooperatibisten aurreikuspen sozialaz. Errentamendu finantzarioko negozioak eta aseguruetakoak, berriz, Aroleasing eta Lagun Aro Aseguruak enpresek gestionatzen dituzte, ondoz ondo.

Ekonomiaren kili-koloko egoera amaigabea, interes tipo apalak eta konkurrentzia izugarria zirela medio, Euskadiko Kutxaren kasuan "arras korapilatsua izan zen 2002ko ekitaldia", erakundeko arduradunek diotenez. Aurreikusi zuten errentagarritasunera iristeko trabak handiak izan ziren bereziki. Izan ere, erruz hazi zitzaien gestionatutako negozioaren bolumena, eta ongi zuzendu behar izan zuten gastua kontrolatzeko politika. Azkenean, 100 milioi eurotik gorako etekin garbia eman zuen Euskadiko Kutxak, 2001ean baino %7 gutxiago.

Iazko ekitaldian, familiei eta enpresei emandako kredituen igoera da nabarmena: bukaeran, 6.083 milioi eurotik gorako kopurua geratu zen guztira. Zenbateko horretan, hipotekazko garantia duten kredituak dira %74. Behin behar eta, iazkoan ere baliabide propioetako zenbateko handiak jotzen du begira, Euskadiko Kutxaren finantzetako talde kontsolidablearen kasuan: 980 milioi eurotik gora ageri dira kapitulu horretan 2002ko ekitaldiaren bukaeran. Banco de Espaņa erakundearen eskakizunak kontuan hartuz gero, 475 milioi eurotik gorako superabita, beraz.

Ekitaldi horretan, honako hauxe da beste datu esanguratsu bat: Euskadiko Kutxak finkatu egin zuen Euskal Herriaz kanpoko bulego sarea. Gaztela eta Leonen eta Zaragozan, esaterako, 22 sukurtsal zabaldu zituen. Gaur egun, 322 bulegoko dauzka guztira, horietako 85 Euskal Herritik kanpo daude eta Zaragozan dauka presentzia handiena (22 bulego guztira).

2002ko abenduaren 31n, 1.707 langile bazkide zenbatu zituen Euskadiko Kutxak; 2001ean baino 89 lagun gehiago. Lanlekuei dagokienez, %80 sare komertzialeko bulegoetan aritzen dira eta %20 zerbitzu zentraletan. Langile gehienek (649 lagun) hogei urte baino gehiago eman dituzte erakunde horretan lanean, 269 lagunek 16 urte baino gehiago eta 433 lagunek sei urte baino gutxiago. Azkenik, 356 langile daude 6 eta 15 lan urte bitarteko aldia emandakoen artean.

Lagun Arok (EPSV) 27.202 mutualista biltzen ditu. MCCko bazkideak dira gehienak, eta 116 kooperatibetan banaturik daude. Banaketako prestazioek epe laburreko prestazioak babesten dituzte, eta 2002an 54 milioi eurotik gorakoa izan zen zenbatekoa. Ondarezko funts baten bidez garantizatzen dira prestazio horiek, eta 2002ko ekitaldiaren amaieran 2.548 milioiko guztizkoa ispilatzen zuen funtsak.

Lagun Aro Aseguruak erakundeak ere nabaritu zuen ekonomiaren moteltzea. Horrela, aseguruen arloan, %4ko igoera apala bakarrik lortu zuen primetan, 2001eko ekitaldiarekin konparatuta. Dinamika gutxiko egoera horretan, dena dela, Lagun Aro Aseguruen kasuan, 166 milioi eurokoa izan zen sarrera guztizkoa: 2001ean baino %8,8 gehiago hazi zen, eta nabarmen gainditu zuen sektoreko batez besteko hazkundea. Konpainia horrek 59 bulego dauzka Euskal Herrian barrena, eta kopuru horretan sei dira iaz irekitakoak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan