Bertsolaritza sinposioa maiatzean
Esku bete lan ari dira CBSen oraintxe. Bertsolaritzari buruzko sinposioa izango dute hil honen 16 eta 17an, eta zuzen bete nahi dute lantegia. "Sinposioa dugu maiatzeko gertakizun nagusiena. Hemen hauetako unibertsitateetako hamar bat aditu ariko dira, batetik. Errotik landu dute ahozkotasunari dagokion teoria. Punta-puntako jendea da". Baina Euskal Herriko eta Kanariar Uharteetako zenbait gonbidatu ere izango dute Renon. "Gorka Aulestia hemen izango dugu, adibidez. Gaiaren inguruko lana kaleratu zuen ingelesez gure argitalpen bilduman. Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egaña ere hemen izango ditugu, æThe Art of BertsolaritzaÆ lanaren egile direnez". Aurkezpena baino areago nahi dute, urrats bat egin aurrera. AEBetako mundu akademikoak bertsolaritzaren berri izan dezan nahiko lukete, bertako adituek beraien lanetan kontuan izan dezaten. «Guk, lan hauei jarraiki, pauso berria eman nahiko genuke bertsolaritzaren teoriari dagokionez". Sinposioa antolatzen laguntzeko, Kalifornian jaiotako abokatu euskaldunaren babesa izan dute, goiko argazkian ageri den Mike Bidartena.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.