Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilerak hogeita sei urte daramatza Euskal Herrian euskaraz egiten den zine amateurra jendaurrean zabaltzen. Bertoko ekoizpenen erakusleku gisa hasi bazen ere, urteek aurrera egin ahala, bere eremua zabaldu du Bilerak. Euskara suspertzeko egindako lana eskertuko dio maiatzaren 18an Bizkaiko Ikastolen Elkarteak, Ibilaldian, Zinema eta Bideo Bilerari egingo dion omenaldiarekin.
Benito Ansola bikarioak Lekeition abian jarri zuen zineforum saioaren ildotik etorri zen Euskal Zinema eta Bideo Bilera. Hasieran, filmeen erakuste hutsarekin konformatzen baziren ere, lehiaketa bihurtu zuten urteroko zita hura. Zinema egitearen konplexutasuna kontuan izanda eta lan profesional bakar batzuk kenduta, Euskal Herrian egiten zen zinema amateurrek egiten zuten, bitarteko urriekin, jakina.
Ikus-entzunezko garapen eta zabalkuntzari egokitu zitzaion Zinema Bilera 1986. urte aldera. Ordutik aurrera, zine ekoizpenez gain, bideo formatua ere onartu zuten lehiaketan. Hori dela eta, gaur egun aurkezten diren lan asko ez dira amateurrek egindakoak, baizik eta telebistako profesionalek ere ekoiztutakoak. Euskarazko zinemagintzaren erreferentzia bihurtu da Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilera.
ZINEMA ETA EUSKARA
Juanba Berasategiren lanak ekarri zuen euskarazko marrazki bizidunen loraldia. Besteak beste, «Kukubiltxo» (1983), «Kalabaza Tripontzia» (1985), «Pernando Amezketarra» (1994-1995), «Lazkao Txiki» (1998-1999) eta «Karramarro uhartea» (1998-1999) lan arrakastatsuak ekoiztu ditu Berasategik.
Azpimarratzekoa da euskaraz filmatutako filmetan artistek egiten duten esfortzua. Lan hori omentzeko asmoz, Elene Lizarralde kazetari eta aktorea izango da Lekeition. Azkenik, zinema kritikak egiten ere aitzindaria bilakatu zen Koldo Mitxelenak aipamen berezia izango du
![]() |
|
||||
1898 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa