Iņigo Txintxurreta
Nork esan zuen Araban ez zegoela hondartzarik? Gasteiztik 10 bat kilometrora, Uribarri Ganboako urtegiaren inguruan kirol eta atsedenaldirako aukera zabala aurkituko dugu, hondartza barne. Arratzu Ubarrundian gaude, Zuiako Koadrilako udalerririk txikiena biztanle kopuruari dagokionez eta zati handi batean urtegiko urez estalita dagoena. Aldiz, udalerria osatzen duten herriek bisitarako eta aisialdirako beste hainbat osagarri eskaintzen dizkigute: jauregiak, apaingarri erromanikoz edertutako elizak, antzinako baserriak eta gainaldean Arabako lautada menperatzen duen mendilerroa, Gipuzkoarekin muga egiten duena, hain zuzen ere. Honek guztiak paisaje mota anitz sortzen du: hegoaldean Arabako lautada, urtegiaren inguruan altuera apaleko muinoak eta iparraldean Elgea mendizerrako tontorrak.
guztia irakurri