2003-04-20 -- 1896.zenb
Hala ere, azken urte hauetan nekazaritza eta industriatik, bi arloetatik, bizi da Butroeko bailara. Ikusiko dugunez, errotagintzak ere garrantzi handia izan zuen bailara hauetan. Gaur egun horren lekuko ederrak ditugu.Gatikan ere Erdi Arora eramango gaituen ipuinetako gaztelua dago, Butroekoa, hain zuzen ere. Bere irudia guztiz ospetsua bilakatu da, garai urrun eta ilun hura islatzeko erabili izan dutelako. Gaur egun edertasun handiko paraje batean, parke natural txikiaz inguraturik, bere barneko galeria, korridore edo dorreetan gal gaitezke, museo bihurtu baitute.Hau guztia eta askoz gehiago aurkituko dugu lasai ibiltzeko aukera eskaintzen digun lurralde ezti honetan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa