artikulu nagusira itzuli
SUAK ERAMANDAKO HISTORIA
AEK-k, 2001. urtera arte, Baionako egoitzan zuen zentralizatua Iparraldeko jarduera guztia. Bertan euskaltegia egoteaz gain, bertatik kudeatzen ziren Iparraldeko gainontzeko euskaltegiak ere. 2001. urtean, AEKren zoritxarrerako ordea, bizilagun batzuen arteko liskarra zela medio, egoitza erre egin zen. Ezezagunak dira oraindik sua piztearen arrazoiak.
Sutearen ondorioz, AEK-k bertan zuen dokumentazio guztia erre egin zen. Hau da, Iparraldeko AEKren historia osoa suak eraman zuen. Iparraldean inbertsio handia egin behar zela ikusi zuten. Garaiak ordea, ez ziren inbertsio handiak egiteko modukoak. Estrategikoki, baina, inbertsio baten beharra ikusten zen. Nolabait ere, Euskal Herri osoko egitura sendotzeko, eta desberdintasunak murrizteko.
Egoera horren aurrean egoitza bat erosi zen Baionan. Alde batetik Baionan dagoen euskaltegia zentralizatzeko, eta bestetik Iparraldeko euskaltegiak kudeatuko dituen bulegoa osatzeko.
"Baina oraindik ez gaude bertan kokatuta, egoitzak obrak eskatzen dituelako, eta mementoz, bertan inbertitzeko baliabiderik ez dugulako. Egoerak aukerarik ematen ez duelako. Beraz, in passe batean gaude, baina helburua horixe da, egoitza sendo bat egitea, iparraldean ere gauzak sendotu daitezen" azaldu du Otaņok
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.