Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-17 12:24:53
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-04-06 -- 1894.zenb

- Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu ohia «Egunkaria»ren itxieraz æLa Clave» astekarian egindako elkarrizketa. (Galdera) «Ustez ETArekin lotura izanagatik «Egunkaria» itxi izanak eztabaida handia ekarri du Euskal Herrian». (Erantzuna) «Komunikabide baten itxierak eztabaida zaila eta korapilotsua sortzen du beti, hor oinarrizko eskubideek talka egiten dute eta gizarte demokratiko baten muga lerroan ibili daiteke. Zuzenbide Estatuaren erabakiekiko begirune handienetik diot hau. Dena den, garbi dudana zera da, Euskadin ez dagoela biolentziak eta terrorismoak kutsatu gabeko espaziorik. Eta, tamalez, euskararen mundua ere kutsatua dago».
- PSE-EEren hauteskunde kanpainan Emilio Gebara Arabako diputatu nagusi ohi eta jeltzale ohiak esan zuen Ibarretxe lehendakaria «populista arduragabea» zela eta Euskal Herrian gatazka hirukoitza sortzen ari zela «herritar nazionalista eta ez nazionalisten artean, euskal lurraldeen artean eta Euskadi eta Espainiako gainerako lurraldeen artean».

Martxelo Otamendik Madrilgo Instrukzio Auzitegian jarri ditu tortura salaketak eta Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegriak Donostiako Auzitegian jarri dituzte Guardia Zibilaren aurkako tortura salaketak. Beraien aurka Espainiako Barne Ministerioak jarritako kereila dela eta, Gillermo Ruiz Polanco epailearen aurrean ez dute adierazpenik egin epaileek beren salaketak egiazkoak diren ala ez ebatzi arte. Donostiako Auzitegiak, bestalde, Madrilgo Auzitegi Nazionalaren esku utz ditzake salaketa hauek.
Jaime Mayor Oreja PPko EAEko parlamentariak jakinarazi duenez, gerraren ondorioz PPk maiatzaren 25eko hauteskundeak galduz gero Espainiaren batasuna arriskuan legoke. Bere esanetan, ezkerrak eta nazionalistak Konstituzioa gaindituko lukeen bigarren trantsizio bat bultzatuko lukete eta kasurik onenean Katalunia eta EAEko estatutuak erreformatuko lirateke eta txarrenean «Euskadi galdu».

Jakoba Errekondo

Urte guztiko lan berezienak egiteko aparteko sasoia da, aprobetxa!

Neguan hostaila galtzen duten zuhaitz eta zuhaixkak landatzeko azken aukera dugu eta lurra epeltzen hasi denez hostaila galtzen ez dutenak atera eta landatzeko garai egokiena.
Neguan burutu ez diren ongarriketak orain egin. Simaurra da, baldin eta ondo ondua bada, onena.
Oraintxe egin beharreko beste lan bat inausketa da. Izerdia mugitzen hasia da ia landare gehienetan eta egingo ditugun zauriak ondo orbaintzeko honen jarioa bezalakorik ez da. Etxe barruko landareei luberria emateko garaia da. Lehendik duten lorontzia baino pixka bat handixeagoa den beste batean landatu, ongarria nahasia duen lur berriarekin osatuz.
Haziak erein, lehendik ereindakoetatik jaiotako landareak landatu, txertaketak edo mentaketak egin, neguak eraman ez dituen koleoak eta geranioak bezalakoen aldaxkak landatu, dalia, gladiolo eta lilien erreboilak landatu, goiz loratu diren forsitia, kerria, jasmina eta abar inausi... eskukada lan

Jabier Agirre

Beti AEBetako edo Ingalaterrako berriak irakurtzen ohituak egongo zarete, ezta? Bada, gaurkoan, Kolonbiatik datorkigu berria. Eta ez nolanahikoa gainera. Kolonbiako Medellin hirian, orain arte droga kontuak eta antzekoak zirela medio egunkarietan agertzen zen hiri horretan bertan, egin dute munduan arrakastaz burutu den aurreneko trakea edo zintzur heste transplantea.

Bertako San Vicente de Paul Unibertsitate Ospitaleko 24 medikuk osatutako taldeak 23 ordu iraun zituen operazio kirurgikoan 21 urteko Adrian izeneko nekazari bati zintzur heste berri bat ezarri zion, Luis Fernando Tintinago sendagile buruaren gidaritzapean.
Adrian izeneko gazteak duela lau hilabete beste operazio bat jasan zuen, Kolonbiako beste herri batean, "bere zintzur hestea salbatzeko azken saiotzat" jo zuten ekinaldian. Baina ebakuntza ez zen ongi atera, eta zintzur hesteak hobera egin ordez, hondatzen jarraitu omen zuen. Eta hori ez zen izan okerrena, kirurgiaren ondorioz ezinbestean bizitzeko ezarri zioten hodi artifizialaren eraginez bere zintzur hestea galdua baitzeukan neurri handi batean. Pazientea "erabateko atsedenaldian" mantendu zuten, egoera hobetzen zen bitartean, baina bi arnas krisi izan zituen, bata bestearen atzetik, eta azkenerako egoera atzeraezina bihurtu zen. Eskerrak Tintinago doktorearen taldeak zintzur heste berri bat lortu zuela, zeren eta aurreko teknikarekin egindako protesiak 4-6 asteko epean hondatu egiten baitziren, eta arazoak bere horretan jarraitzen zuen


SETIATUA DAGO PP

Estatubatuar eta britainiarrek Iraken pentsatu baino oztopo gehiago topatzen ari diren moduan, Espainiako agintariek ere gero eta oposizio maila handiagoa dute herritar, elkarte eta alderdi gehienen aldetik. Espainian egon daitekeen estatu krisiaz dexente hitz egiten ari da eta akaso halakorik baiezteko goizegi bada ere, gerra luzatzen bada krisi horrek PPren gobernua bete betean harrapatuko duela dirudi. Eta gerraren aurkako presioa gero eta handiagoa den neurrian, barne etsaiaren erabilera (euskal nazionalismoa) gero eta handiagoa egingo du Espainiako Gobernuak, azken asteetan gero eta ageriago ikusten ari den bezala.


PRESOEN OSASUNA ETA SAKABANAKETA BERRIZ KALEAN

BAUTISTA Barandalla eta Koldo Kareagaren osasun egoera larria izan arren eta beren askatasuna behin eta berriro eskatu arren, espetxe agintaritzak eta espetxe zaintzarako epaileek ez dute arrazoirik ikusten hauek aske uzteko. Bi kasu hauek dira preso gaixoen artean agerikoenak eta azken boladan mobilizazio ugari egin dira beren eskubideen alde, azkena joan den larunbatean Iruñean. Baionan, bestalde, euskal presoen sakabanaketa politikaren aurkako manifestazio zabal eta jendetsua egin zen iragan larunbatean.


MIDAS ELKARTEAK GOGOR SALATU DU EGUNKARIA IXTEA

EGUNKARIAREN aldeko ekimenek aurrera jarraitzen dute «Egunkaria» itxi eta hilabete eta erdira. Europako Batasuneko Midas hizkuntza minorizatuen egunkarien elkarteko presidente Toni Ebnerrek Bruselan egindako bilkura batean gogor salatu du «Egunkaria»ren itxiera. EBn halakoak gerta daitezkeenik ere sinesgaitza dela esateaz gain, Espainia eta Turkiaren arteko zeharkako konparaketa egin du eta EBko estatuei halakoak ez gertatzeko estatuei presio handiagoa egin behar dela zehaztu du. Bestalde, jadanik 500 pertsonatik gora autoinkulpatu da «Egunkaria»ren auzian Espainiako aginte judizialen aurrean.


EUSKAL FUTBOL SELEKZIOA SAHARAKOAREN AURKA

RASD-EK (Errepublika Arabiar Saharar Demokratikoa) bere 20. urteurrena beteko du datorren maiatzean eta Euskal Herritik ordezkaritza handi bat abiatuko da Mendebaldeko Sahararantz. Ekitaldi ugari egongo da ospakizun gisa, eta horien artean saharar futbol selekzioak eta euskal futbol selekzioak egingo duten partida. Euskal selekzioa osatuko dutenak Realean, Osasunan eta, besteak beste, Athletic-en aritu izan diren jokalari ezagunak dira, esate baterako Jesus Mari Zamora eta Periko Alonso. Kalitate eta emaitzaren aldetik ez da erraza aurreikuspenik egitea baina ikuskizuna behintzat bermatua dago.


BATASUNA ETA ELKARRIREN ARTEKO HARREMANAK

JOAN den igandean, martxoaren 30ean, «Gara» egunkariak jakitera eman zuenez, duela gutxi Batasunak gutun bat igorri dio Elkarriri iazko urrian izandako bilera batean luzatutako argibide batzuekiko erantzuna eskatuz. Gutunean, Elkarriri eskatzen zaio argitzea ea bitartekaritzarako erakunde bat den edo bere zeregina Ibarretxe lehendakariaren aholkularitzara den; bakea bilatzen duen eragilea den edo autonomismoaren sostengu soziala lantzen duen. Gutunean, Batasunak ez du ulertzen giza eskubideen alorrean Elkarrik ezker abertzalea eta PP kritikatzea baina ezer ez esatea Lakuak manifestazioak bortxaz sakabanatzen dituenean, joan den irailaren 14koa kasu, Ertzaintzak Batasunako egoitzak ixten dituenean edo atxiloketetan Ertzaintzak tortura erabiltzen duenean. Bien arteko harremanak normaltzeko gai hauek argi geratu behar dutela uste du Batasunak.


GAZTE ABERTZALEEK INSTITUZIO BERRIA PROPOSATU DUTE

BERE sorreraren XV. urteurrenaren ospakizunetan EAko Gazte Abertzaleek euskal herritar guztiak ordezkatuko lituzkeen erakunde berria sortzea proposatu du, sufragio unibertsalez aukeratua eta egungo erakundeak ordezkatzeko asmorik gabe. Bere helburua, azken finean, euskal identitatea ordezkatzea litzateke.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan