Astekaria

 Elkarrizketak 

IÑAKI MENDIGUREN: "ATSEGIN HANDIA EMATEN DIDATEN LIBURUAK DIRA"

Irudia

Pilar Iparragirre


1893. alea
2003-03-30
alde 0    kontra 0

Ez al zara Harry Potter hainbeste itzultzeaz nekatzen?

Ez, eta ni neu ere harrituta nago, zeren hasieran behartu ez banindute, seguraski ez nituen liburu hauek irakurriko. Baina behin halabeharrez itzultzen hasita, orain atsegin handia ematen didaten liburuak dira.

Zer da haietatik gehien erakartzen zaituena?

Abentura idazle on baten ezaugarriak dituztela. Liburu bakoitzaren hasieran aztarnak uzten dira, zertara datozen gehiegi azaldu gabe, irakurle bizkorra ohar dadin bakarrik. Beno, hori, narrazio osoan zehar egiten du J. K. Rowlingek, azken batean: badoa arazoak planteatzen, arrastoak eskaintzen, eta izugarri polita da nola kateatzen duen dena azkenean eta zeinen ondo ematen duen azalpena. Jakina, «Harry Potter eta Suaren kopa»n aurreko beste hiru nobeletan planteatutako zenbait gauza argitzen dira. Niretzat, lau liburuen arteko kateatze eta elkar osatze hori oso-oso interesgarria da. Gainera, laugarren liburu honek bukaera erabat irekia du, eta beraz, hurrengoan edozer gauza gerta daiteke.

Nola laburbilduko zenuke nobela hauen mamia?

Sinpleki esateko, Harry Potterren liburuetan ongiaren eta gaizkiaren arteko gerra dago beti. Mutikoa ongiaren ordezkari da, eta badu etsai bat, Lord Voldemort, magia ilunaren edo gaizkiaren ordezkari nagusia. Nolanahi ere, nire iritziz, hauek ez dira batere liburu moralistak, abentura bidez eta planteamendu ludiko batez egindako borroka agertzen da beraietan. Azken honetan, Harry Potter eta Lord Voldemorten arteko borrokan heriotzaren ateetaraino hurbilduko da mutikoa.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1892
 
azala1891

1893 zenbakia.
2003ko martxoaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza