Nagore Irazustabarrena / Xabier Letona
Ibarretxeren proposamena 2002ko irailaren 27an iragarri zuen Eusko Legebiltzarrean lehendakariak berak. Oraindik proposamen zehatza jasoko duen testua idazteke badago ere, proposamenaren ezaugarri nagusiak agerian daude. Ibarretxeren testuak «Euskal Herriak bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidea» duela dio eta beraz, autodeterminazio eskubideaz ari da. Prozedura ere aurreikusia dago: ekarpenak jaso eta testuaren osaketa, Eusko Legebiltzarraren onarpena, Estatuarekiko negoziazioa, erreferenduma... Espainiarekin atxikimendu libreko itun berri bat lortzea du helburu proposamenak. Baina kritikak jaso eta zalantzak sortu ditu hainbat esparrutan proposamenak. Posible al da itun hori? Espainiak bere jarrera aldatuko al du? Konfrontazio demokratikoa iritsiko al da? Aplikazioa EAEn aurreikusten bada, zer gertatuko da Nafarroa eta Iparraldearekin? Errealista al da?
guztia irakurri