Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-03-23 -- 1892.zenb

artikulu nagusira itzuli
"Bilketa gutxituz gero, murriztu egiten da gastu soziala"

Horrek ez du ez bururik, ez hankarik. Bilketa gutxituz gero, murriztu egiten da gastu soziala". Horrelaxe mintzatu zen Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia, Euskal Herrian ordezkari gehien duen sindikatuko arduraduna, PFEZ zergaren erreforma ebaluatzeko garaian. "Neoliberaltzat" jo zuen aldaketa, eta bereziki Eusko Jaurlaritzak "politika sozialdemokrata" gisa saldu nahi duenaren bestelako izaera azpimarratu zuen. Sindikalista horren beraren esanetan, duela bi urte hasitako prozesu baten parte bat baino ez da oraingo erreforma. Adierazi zuenez, 1999az geroztik urteko 600 milioi euro gutxiago bildu dira prozesu horregatik, eta, esan gabe doa, gastu sozialari ere erasan dio.


Testuinguru horretan, erreforma Europako Batasuneko ildoekin bat datorrela diotenei kontra eginez, Elorrietak ohartarazi zuen osasun sistemak, esaterako, oraindik ez dituela ematen prestazio guztiak, itxaron zerrendek iraun egiten dutela eta badirela gastu publiko ezaren ondoriozko beste hainbat egoera. Gaineratu zuenez, Europako apalena da aberastasunaren inbertsioa osasun publikoan, eta Hezkuntzan, berriz, azkenaurrekoa. Arduradun horren hitzetan, propagandak ordezkatu du etxebizitza politika, gutxi eta garestiak dira zerbitzu sozialak eta pribatizazioa sustatzen dute.

LAB sindikatuak dioenez, berriz, "alferrikakoa eta berdintasun gabea" da erreforma. Bestalde, "bistako autonomia fiskal eza" salatzearekin batera, sindikatu horrek dio noraezekoa dela alferrikako erreforma horren ezkutuko helburuari kontra egitea. Izan ere, urteko 272 milioi euroko galera ekarriko du sarreretan, eta, ondorioz, babesik gabe geratuko dira behar sozial axolakoak, dela etxebizitzen arloan, dela osasunarenean, dela marjinazioarenean, dela beste zenbaitetan, eta hori guztia aurrekontuetan ahalmen falta gezurrezkoa ezartzeagatik.

Sindikatu horren iritziz, kapitalaren errenten aitorpenean ikusten da garbien konpetentzia fiskal horren eragina, zein, erreformaz erreforma, gero eta kapitaldunen aldekoago bihurtu baitute. Inbertsio funtsak, esaterako, hasiera batean kontzeptu horretakoak ziren fiskalitatean, baina ondarezko gehikuntzaren atalera pasatu zituzten, %20ko tasa finkoan. Gaur egun, %18ko tasarekin zergapetzen dituzte horrelako gainbalioak, eta %15arekin zergapetuko dituzte erreformaren ondoren. Ildo berean, sustatu egiten da, halaber, borondatezko aurreikuspen sozialeko erakundeetan inbertitzea, zeren gehitu egin baitute horrelako sistema osagarrietan jarritakoaren kenketa, eta tratamendu eskuzabal bera aplikatuko dute aurreikuspeneko plan aseguratuetan. Sindikatu abertzaleko arduradunen ustez, ez da bidezkoa aurreikuspeneko sistemak indartuz dagoeneko etorkizuna bermatua dutenen pentsio osagarria subentzionatzea eta, bien bitartean, pertsona langabe edo lan prekarioko pertsona ugarik sistema publikoko pentsio kontribuziozkoak jasotzeko biderik ez izatea.

Ezker abertzaleak ere baztertu egin du EAEko eta Nafarroako PFEZ erreforma, uste baitu "PPren Gobernu neoliberalaren esanekoa dela, sarrera handienekoen onurarako dela eta areagotu egiten dela 1996ko erreforma erreakzionarioarekin abiatu zen ongizateko estatuaren suntsitzea"


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan