Iruņeko Bideko Amaren ospitaleak teknika berri bat jarri du martxan, eta bertako iturriek adierazi dutenez, teknika horrek zesareen kopurua gutxitzeaz gain, jaioberrien osasuna ere hobetu egiten omen du.
Pultsi-oximetriak une bakoitzean oxigeno edukia zer-nolakoa den jakiteko modua ematen du, eta dagoeneko beste medikuntza espezialitate batzuetan erabiltzen da, anestesian edo zainketa intentsiboetan esaterako. Baina gurera etorriz, umetokiaren barruko fetuari masailean jarritako sentsore txiki-txikiak argi gorriak eta azpigorriak igortzen ditu, fotodetektore batek argi horien isla neurtzeko. Hartzaile horrek kalkulu matematiko bat egiten du, eta horren ondorioz fetuaren oxigenazio maila eta pultsua jakin daitezke. Horrela, aldi berean fetuaren bihotz erritmoa eta oxigenazio maila jakiteko modua ematen digun teknika horri esker, prebentzio gisa egiten diren zesarea asko ez egitea lortzen da, bai fetuari eta baita amari ere molestia ugari saihesteaz gain
![]() |
|
||||
1892 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa